• Bisita gidatua
  • BISITA GIDATUA: LEZKAIRUKO ZENTRALA + GONGORAKO HHTZ

    Bisitatu nahi duzu bilketa pneumatikorako Lezkairuko zentral berria? 

    Azaroaren 20an, larunbata, bilketa-sistema honen sekretu guztiak ezagutzeko aukera izango duzu, eta bai Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentrora bisita osagarria egitekoa ere.

    Jarduera lurpeko galeriak bisitatuz hasiko da (elkargunea Alfredo Landa Parkea izango da, haur-parkearen ondoan). Ondoren, oinez joango gara Lezkairuko zentralera, eta bertan ibilbide bat egingo dugu barrualdetik. Azkenik, autobus bat jasoko dugu Lezkairuko Hondakinak Traratzeko zentroraino eramateko.

    Kontsultatu lotutako jarduera guztiak hemen klik eginez.

    Ez galdu aukera!

    ______

    BILKETA PNEUMATIKOA 

    Nola funtzionatzen du bilketa pneumatikoak? Bilketa pneumatikorako sistema berrian, eraikin batzuen barnealdean, fatxadetan edo bide publikoan kokatuta dauden buzoiak erabiltzen dira, gai organikoak, gainerakoen frakzioa eta ontziak biltzea errazteko. Buzoietara botatako hondakinak transferentzia-zentraleraino garraiatzen dira, hodien 7.000 metroren bidez, eta han trinkotu egiten dira, tratamendu- eta berreskuratze-zentroetara bideratu aurretik. Bilketa-zentrala Lezkairun dago, eta Mutiloako, Lezkairuko eta Arrosadiko 9.000 etxebizitzaren baino gehiagoren zerbitzuari erantzungo dio, bilketarako 102 gune eta 306 buzoi edukita. Gune horiek Iruñeko Alde Zaharrari gehituko zaizkio, ontziak, gainerakoak eta papera-kartoia biltzeko 2011z geroztik bide publikoan kokatuta dauden buzoiekin egiten den bilketa pneumatikorako sistema baitute bertan. 

    Bilketa pneumatikorako sistemak ahalbidetzen du inguru horretan edukiontziak kentzea, eta, hortaz, toki gehiago dago oinezkoak ibiltzeko, usainekin egon daitezkeen arazoak minimizatzen dira, eta, inguru horretan bilketarako kamioirik ez ibiltzean, haien zarata eta kutsadura ezabatzen da.

     

    Izena emateko epea bukatu da

    • Larunbata20 aza
      Central Lezkairu
      De 10:00 a 13:30
    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin
  • Central Lezkairu
  • Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanOsteguna 9 de Abendua