#IMetxean

X
  • Excursiones
  • BISITA ARAZURIKO HUA-RA ETA PASEOA TXALUPA PNEUMATIKOAN

    Arazuriko Araztegira eta inguruetara bisita desberdinak biltzen ditugun bideo bat ere baduzue hemen:

     

     

    Bisita egingo da Arazuriko hondakin urak tratatzeko araztegira.

    Handik Iberora joango gara. Ibaian, txalupa pneumatikoan ibilbidea egingo dugu, Etxauriraino, ingurumenaren eta nabigazioaren arloetan espezialista den pertsona batekin.

    Ibaiko habitatean ibiliko gara, eta inguru horretan ezaugarriak diren ibaiko landarediari eta espezieei buruz ikasiko dugu. 

    Jarduerak, gutxi gorabehera, 4,5 orduko iraupena izango du. Dena den, egunean bertan izan litezkeen kontu klimatologiko edo teknikoak direla-eta, gerta liteke aldaketak izatea.

    Segurtasun arrazoiengatik, jarduera hau ez da gomendagarria 11 urtetik beherako neska-mutikoentzat.

    * Kaskoa eta neoprenoa ematen da. Gogoan izan busti daitezkeen oinetakoak ekarri behar dituzula.


    Libera Proiektua

    Batuta zaborraren aurka! Esaldi horren pean jaio da Libera proiektua eta Mankomunitateak ere lagundu nahi du horretan. Xedea, hain zuzen, naturguneak zaborrik gabe eta biodibertsitatez beteta edukitzeko herritarrak kontzientzia hartzera eta mobilizatzera bultzatzea da. 

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 31 de Urria
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 31 de Urria
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 31 de Urria
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanLarunbata 31 de Urria