• Aisia
  • BERRIOZAR - BIGARREN ESKUKO ETA TRUKERAKO AZOKA 2019

    Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Gainera, familia osoarentzako jarduerak egongo direnez, egun atsegina igaroko duzu.

    • Eguna: MARTXOAREN 31
    • Ordutegia: 11:00etatik 14:30era
    • Tokia: EUSKAL HERRIA plaza

    Berriozarko Udalak antolatuta, eta Iruñerriko Mankomunitatearekin elkarlanean, bigarren eskuko eta trukerako azoka topagunea da eta aukera ezin hobea kontsumoari eta haren ondorioei buruzko gogoeta egiteko, eta bai gauzen bizitza baliagarria amaitzen duten ardurazko jokaerei eta birziklatzeari buruzko gogoeta egiteko ere.

    Eta gainera… 

    · Haurrentzako eskalada-murrua.

    · Taloak, Berriozarko Eskulan taldearekin.

    · Musika, Jaiak txarangarekin

    · Haurrentzako jokoak eta ezin dibertigarriagoa den puzgarri bat goiz osoan.

    GORDAILUAN UTZITAKOA SALTZEKO POSTUA
    Eta, gainera, erabiltzen ez duzun gauza bat baduzu eta beste aukera bat eman nahi badiozu, ekarri eta zure ordez salduko dugu, gordailuan utzitakoen salmahaian.

    ARGIBIDE GEHIAGO

    ESKATU ZURE POSTUA

    Saltzeko hamar gauza baino gehiago badituzu eta salmahaia jartzeko toki bat eskatzeko asmoa baduzu, hemen eman dezakezu izena:  

    IZEN-EMATEA

     

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Iruñea, duela 100 urte baino gutxiago

    Hurrengo eguneanLarunbata 31 de Abuztua
    Erakusketa

    Erakusketa eratzen duten argazkiek aukera ematen dute jardun zientifikoari beste ikuspegi batetik behatzeko, eta egileek idatzi dituzten azalpen testuek lagunduta daude.

    Hurrengo eguneanAstelehena 26 de Abuztua
    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 1 de Iraila