• Hitzaldia/Tailerra
  • BATNIGHT - Saguzarraren gaua

    Hegan egiteko gai diren ugaztun bakarrak dira saguzarrak, euren eskuak hegal bihurtu baitira. Gaueko ohiturak izateak eta iluntasunean norabidea aurkitzeko duten ahalmenak ekarri du tradizioz beldurra eragiten duten animaliak izatea.

    Nolanahi ere, salbuespen arraroetan izan ezik, ez diote kalterik egiten gizakiari eta oso erabilgarri eta lagungarriak dira izurriteei aurre egiteko. Espezieen %70 inguru intsektujaleak dira, eta gainerakoetan gehienak, fruitujaleak edo nektarjaleak. Batzuek bakarrik jaten dituzte ornodun txikiak, hala nola igelak, karraskariak, hegaztiak, arrainak, beste saguzar batzuk edo, banpiroen kasuan bezala, odola. Nafarroan 27 espezie zenbatu dira.

    Ugaztun interesgarri hauei buruz gehiago jakin eta beren habitat naturalean ikusi nahi badituzu, heldu den irailaren 13an, ostirala, San Andres Errotan elkartuko gara, 20:00etan.

    Jardueraren programa

    • 20:00etan, saguzarrak ezagutzen hastea aditu baten laguntzarekin: sailkapena, morfologia, norabidea aurkitzeko sistemak, habitatak, estatusa…
    • 21:00etan, mokadu bat jatea, Errotako tabernak eskainita.
    • 21:30ean, saguzarrak behatzeko ibilbidea egitea, Ibai Parkean.
    • 23:00etan, programa amaitzea.

       

     

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa
    Hurrengo eguneanIgandea 8 de Abendua
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanIgandea 8 de Abendua
    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 8 de Abendua