“Bizitza hemen hasten da, naturaren baitan ama Lurraren magalean.”
Aurten, ASKATASUNA BHIk erakusketa-proposamen hau ekarri digu:
Ibai bazterreko ikastetxea garen honek 25. Urteurrena ospatzen du ikasturte honetan. (H)ARGATIK PINPILIN izenburupean, 2016an abiaturiko ibilguaren bilduma dakarkizuegu erakusketa honetan. Ikaskuntzaren abstrakziotik, errealitatearen zehaztasunera eraman gaitu urte hauetan zehar eta mankoedukaren elkarlan oparoari esker aurrera indartsu darraigu.
Ibaiarekiko lotura naturala izanik eta bere izaera dinamikoa gure eginez, erakusketaren edukiak aldatuz joanen dira aurrekoak aurtengoekin ordezkatuz joanen direlarik, ikusleen gozamenerako Atarrabiako Pilategiaren bazterrak higatuz, eraldatuz eta paisai berriak etengabean sortuz, eraikiz.
2020/01/25tik 2020/03/01ra Igande, Larunbat eta jaiegun guztietan