#IMetxean

X
  • Hitzaldia/Tailerra
  • Argazkilaritza-tailerra Pablo Lermarekin — Mapamundistas 2020


    Paisaia eta denbora. Artxibo historikotik irudi digitalera.

    Mapamundistas 2020

     

    Pablo Lermak Atarrabiako Pilategian duen Arga erakusketari lagun egingo dio tailerrak. Paisaiaren eta argazki-ingurunean izan duen irudikapen historikoaren ideiaren inguruan egituratuko da. Nola irudikatu izan da ingurune naturala eta hiritarra kameraren bidez Ekialdean eta Mendebaldean? Zein izan da irudikapen horren bilakaera argazkilaritzaren jatorritik, XIX. mendean, orain arte?

    Tailer teoriko-praktiko honetan, parte-hartzaileek argazki-lanak ikusiko dituzte eta argazki-praktika bat egingo dute, taldearekin partekatuko dutena.

    Bi saio emango dira, bi ordukoa bakoitza, Zoom plataforma digitalaren bidez. Zehazki, parte-hartzaileek gonbidapena jasoko dute beren posta elektronikoan, aurreko egunean.

    Tailerra argazkilarientzat, argazkilaritzako ikasleentzat eta irudiaren arloko zaleentzat da. Argazki-kamera, ordenagailua eta Interneterako konexioa behar da.


    Egunak: urriaren 10a eta 17a, larunbatak, 16:00etatik 18:00etara.

    Plazak: 20 (izen-ematea eskatu behar da)

     

     

    Pablo Lerma (Bartzelona, 1986) Amsterdamen bizi da eta lan egiten du. Artista bisuala, editorea, komisarioa eta irakaslea da. Pinturan lizentziaduna da, Ekoizpen Artistikoen masterra du, Universitat de Barcelonan, Argazkilaritzako Ikasketa Orokorren diploma, Institut d’Estudis Fotogràfics de Catalunyan, eta Argazkilaritzaren eta Testuaren masterra, New Yorkeko Ithaca Collegen.

    Bere lanak erakusgai egon dira, besteak beste, hauetan: PhotoEspaña, The Finnish Museum of Photography, Flowers Gallery (AEB), Konstanet (AEB), New York University (AEB), Fotoweek D.C. (AEB) eta Fundació Foto Colectania.

    Grand Prize Curator Award PDN (AEB) saria jaso du, Fundació Guasch-Coranty eta Sala d’Art Jove, Pla(t)form'19rako hautatu zuten FotoMuseum Winterthurren, eta First Book Award MACK Editions (UK), Critical Mass (AEB) eta PDN 30´s (AEB) sarietarako izendatu dute.

    Egun, irakasle irakurlea da Willem de Kooning Academy (Rotterdam) eta Webster Universityn (Leiden).

     


    Goiburuko argazkia: A Place to Disappear (Pablo Lerma, 2017)

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Naturan bere horretan edo ukigabe aurkitutako hamasei armiarma-sare edo amaraun dira Santos Bregañaren ‘Amarauna’erakusketaren ardatz nagusia.

    Hurrengo eguneanLarunbata 24 de Apirila
    Hitzaldia/Tailerra

    Ideatelas gunean ehun-hondakinak murrizten laguntzen dugu, eta lehen hondakin moduan zaborretara botatzen genuena baliabide berrerabilgarritzat jotzen dugu.

    Hurrengo eguneanOstirala 30 de Apirila
    Excursiones

    David Alegría historian doktorea eskutik, bizikleta-paseo atsegin batez gozatuko dugu Ibai Parkean, eta ibai ondoan dugun ondareari buruzko datu bitxi asko ikasteko aukera izango dugu. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Mai
    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 24 de Apirila