• Erakusketa
  • Amarauna

    “Eguna egunekoarentzat; gaua gauekoarentzat”

    -

    Naturan bere horretan edo ukigabe aurkitutako hamasei armiarma-sare edo amaraun dira Santos Bregañaren ‘Amarauna’erakusketaren ardatz nagusia.

    Gaueko ohiturak edukitzeak ez du lagundu gizakion artean duten zalantzazko ospea hobetzen; mesfidantzaz begiratzen diegu betidanik gurekin bizi izan diren izaki hauei. Armiarmek gure imajinario kolektiboa ere sendo konkistatu dute artean eta mitologian; haien sareak arte-sorkuntzaren eta mirari teknikoaren metaforak dira. 

    Araneus diadematus, Argiope bruennichi, Zygiella xnotata eta beste armiarma-espezie batzuen lanak aurkezten dizkigu sortzaileak, ikaragarri estetikoa eta didaktikoa den erakusketa baten bidez. 

    Etor zaitez biodibertsitatearen eta klima-aldaketaren inguruko jarduketen proiektuaren barnean sartuta dagoen erakusketa honetaz gozatzera.

    __
     

    Santos Bregaña egileak kontatutako erakusketa azaltzen duen bideoaz goza dezakezu.

    Gogoratu bisita gidatuan izena eman dezakezula datorren ekainaren 20an erakusketako artistarekin berarekin.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Inskripziogabe
  • Kale nagusia 64, 31610 Atarrabia

    Historia eta paisaia aldetik interes dudagabeko ingurunea eratzen dute, Iruñerriaren eta Pirinioaurreko ibarren arteko mugan.

    1 Actividad
    4 Ibilaldiak
  • Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanAsteartea 7 de Abendua