#MCPencasa

X
  • Beste batzuk
  • 600 pixeles2

    Aurten, egoera aintzat hartuta, ezin izango dugu egin Metro koadro bat askatu zabor-bilketarako auzolana. Eta, hortaz, metro koadroa 600 pixel koadro bihurtu dugu, sare sozialetan ohikoena den neurri digitala.

    Sare sozialetarako erronka bat prestatu dugu: igo argazki bat zure sare sozialetara #ProyectoLibera eta #Libera600px traolekin. Hain zuzen, hondakinik gabe eduki nahiko zenukeen eta Iruñerrian dagoen naturgunea agertuko da argazkian.

    Mendia, ibaia, basoa, natur parkea, aintzira… Aukeratu gogokoen duzun ingurunea, egin argazkia eta igo.

    Gainera, #MCPLibera traola idazten baduzu eta IMren Facebookeko kontuan jarraitzen badiguzu, Artzibarko zuhaitz-etxe batean asteburua igarotzeko eta etxalde ekologiko batera bisita egiteko zozketan sartuko zara.

    Gaurtik has zaitezkete parte hartzen, ekainaren 12a arte.

    Ezerk ez diezagula galarazi gure ingurunea zaintzea!

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanOsteguna 24 de Iraila
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanOsteguna 24 de Iraila
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanIgandea 27 de Iraila
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanOsteguna 24 de Iraila