Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Handitzeko proiektua

 

 

Ibai parkea handitzeko planak Iruñerriko ibai parkean 70 kilometro gehiago sartzea aurreikusten du. Egun dituen 33 kilometroei gehituko zaizkio (33 horietatik 22 kilometro Iruñerriko Ibai Parkearen Partzuergoari dagozkio, eta 11, Iruñeko Udalari). Hartara, eskualdean 100 kilometro baino gehiago dituen pasealeku bat egongo da oinezko eta txirrindularientzat, eta gune desberdinak lotuta egongo dira eta bai gune horiek Nafarroako hiriburuarekin ere. Parkea garatzeko proiektu honek 70 kilometro izango ditu bideetan –horietatik 23 kilometro badaude, eta beste 47ak sortu egin beharko dira– eta ekarriko du Nafarroako iparraldeko eta erdialdeko bideen sarea sendotzea, bereziki bultzatuta mugikortasun iraunkorra. Izan ere, parkea Nafarroaren iparraldeko bailaretara irekitzea eragingo du, Frantziako Donejakue bidetik (Orreaga) eta Baztango Donejakue bidetik (Belate), eta bai Plazaola natur bidearekin eta Iratiko natur bidearekin lotzea ere.

Iruñerriko ibai parkea handitzeko lehen faseak 13,35 kilometro hartuko ditu, Barañain eta Etxauri artean (“Arga Beherea I” esaten zaion zatia). Hasteko, Arazuriko Erdi Aroko zubia zaharberritu dute.