Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Parkeko ibaiak eta haien ondarea

Parkean hiru zati handi bereizi behar dira: Ultzama ibaiarena, Soraurendik Atarrabiaraino doana (7 km); Arga ibaiarena, Iroztik Barañaineraino doana (20 km); eta Elortz ibaiarena, Zizur Nagusitik Barañaineraino doana (2,3 km).

ARGA IBAIA

Alduden sortzen da, Urkiagako lepoaren hegoaldeko isurialdean eta 145 kilometroko luzera du. Iruñerritik igarotzen denean, ibai honi dagokion ondarean, hauek nabarmendu behar dira: Uharteko presa, San Andres Errota, Burlatako Zubi Zaharra eta duela gutxi berritu den Arazuriko Erdi Aroko zubia.

Guía del patrimonio histórico del río Arga (David Alegríak idatzia) PDF formatuan

Arga ibaia, Burlatako Zubi Zaharrean

Arga ibaia, Burlatako Zubi Zaharrean.

ULTZAMA IBAIA

Belateko mendien hegoaldeko isurialdean sortzen da Ultzama ibaia, Baztanen, 1.000 metrotik gorako garaieran. Arga ibaiaren adar nagusietako bat da, eta harekin bat egiten du Atarrabiaren hegoaldean, Uharterekin duen mugatik gertu, San Andres Errota zaharberritu berria dagoen tokian.

Iruñerritik igarotzean, ibai honi dagokion ondarean, nabarmendu behar dira zubiak (zaharrenak Soraurengoa eta Arreko Hirutasun Santukoa dira) eta Atarrabiako Pilategia.

Guía del patrimonio histórico del río Ultzama (David Alegríak idatzia) PDF formatuan

ELORTZ IBAIA

Hau ere Arga ibaiaren adarra da. Loitiko mendatearen mendebaldeko isurialdetik etortzen da, eta 35 kilometroko luzera du. Zizur Nagusiko udal barrutiraino iristen da, eta azkenean Arga ibaira isurtzen da.