Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ezagutu parkea


33 KILOMETROKO IBAI INGURUNEA

Eskualdeko ibai parkea, Arga, Ultzama eta Elortz ibaien ertzetan, 22 kilometroko korridore berdea da, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera doana, Soraurendik eta Iroztik Zizur Nagusiraino. Iruñetik igarotzen denean, Argak beste 11 kilometro gehitzen dizkio hiriburuaren udal barrutian.

Ibai parkean ibaiko ekosistemak zaintzen dira, eta eskualdeko ibaiei lotutako arkitektura eta industria ondarean ibilbidea egiteko aukera ematen du. Landareak eta animaliak bizitzeko babesleku izateaz gain, oinezkoak eta txirrindulariak ibiltzeko toki ere bada, eta aisialdirako, kirolerako eta arlo sozialeko ekitaldiak egiteko bidea ematen du.

2007ko urtarrilaren 1az geroztik Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da ibai parkea dinamizatzeaz eta kontserbatzeaz.

Ibai parkearen planoa PDF formatuan.

Tiempo Pamplona