Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ibai parkea
2014/08/27

Volkswagen-Audik sendotzeko landatzeak egingo ditu Iruñerriko Ibai Parkean

Iruñerriko Mankomunitateak eta Volkswagen-Audi España enpresak hitzarmen bat sinatu dute Parkea handitzeko tartean landatzeak egiteko, “Arga Beherea” izeneko zatian.

Iruñerriko Mankomunitateak eta Volkswagen-Audi Españak hitzarmen bat izenpetu dute enpresa horrek zenbait espezie erein eta landatzeko Iruñerriko Ibai Parkean, parke hori handitzeko Eultza eta Arazuri artean egiten ari diren lanen barnean, “Arga Beherea” izeneko zatian.

Hitzarmenean adierazi den moduan, Volkswagen-Audi España enpresak –iraunkortasuna bultzatzen du “Think Blue” izeneko estrategiaren barnean dituen programen bidez– uste du Parkea handitzeko proiektuak ohitura eta jarrera iraunkorrak sustatzen dituela ingurunerako, lehengoratu eta berreskuratu den eremu batean, eta, gainera, hausnartzera eta ekologiaren aldeko kontzientzia hartzera bultzatzen duela.

Paisaiaren kalitatea hobetzea

Aurreikusi diren landatzeak jolas eremu desberdinen inguruetan egingo dira, eta, hartara, Parkea handitzeko ibilbidearen diseinua osatuko da. Forma eta tamaina desberdinetako bertako espezieak konbinatu eta hiru mailatan nahasiko dira (zuhaitzen maila, zuhaixken maila eta belarren maila), banaketa naturala imitatuz. Aukeratu diren hamaika espezieen artean, gehien erabiliko direnak hauek izango dira: “Comus sanguínea”, “Populus nigra” eta “Alunus glutinosa”.

Horrekin guztiarekin hobetu egingo da eremua, ekologiari dagokionez, inguru horri berezkoa zaion ibai-ertzeko basoa indartuko da eta, bestalde, pasealekuaren kalitatea hobetuko da garapen lineal osoan: bidearen ikus eremua irekitzea bultzatuko da paisaia balioko elementuetarantz, kolore erritmoa sortuko da urtaroetan eta irekiera/itxierako zenbait sekzio sortuko dira.

Bere aldetik, hitzarmen horren bidez, Mankomunitateak konpromisoa hartu du Volkswagen-Audi Españaren parte-hartzea, “Think Blue” estrategiaren bidez, nabarmenarazten duten informazio eta komunikazio ekintzak Ibai Parkean abiarazi edo inplementatzeko.

Gogora ekarri behar da duela gutxi Iruñerriko Mankomunitateak eta Volkswagen Navarra enpresak beste hitzarmen bat sinatu zutela Ibai Parkean “”Volkswagen Think Blue” jolas eremua sortzeko, Landabendik gertu. Parkea handitzeko proiektua ziur aski udazkenean amaituko da, lau kilometroko korridore berde baten bidez Barañain eta Arazuri lotuko ditu eta lanak hiru fasetan antolatu dira.

Beste albiste batzuk

  • N1, N2 eta N7 lineek emango dute zerbitzua, gaueko zerbitzuko egungo eskaeraren %70 hartzen baitute hiruren artean
  • Lauhilekoaren amaieran ordainduko litzateke itxialdiak ukitutako egunei dagokien fakturaren zatia
  • COVID-19aren aurka egiteko Nafarroako Gobernuak agindutako neurrien artean ezarrita dago Hiri Garraioan gehieneko edukiera %50ekoa izango...