Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ibai parkea
2018/07/25

Mankomunitateak udan zehar gozatzeko jardueren eskaintza zabala proposatzen du

Musikak, erakusketak, astronomiak eta faunaren identifikazioak aisialdi jasangarriaren egitaraua osatzen dute

Mankomunitateak udan egiteko aisialdi-jasangarriaren egitarau zabal bat eskaintzen du eta, horrekin batera, garatzen duen ingurumen-hezkuntza eta sentsibilizazioa indartzen du. Urtean zehar ekitaldi batzuk antolaturik daude baina, bai udaberrian, bai udan, eskaintza hori handitzen da, interpretazio zentroetan batez ere.

Horretarako larunbatero, igandero eta jai-egunero, eguerdiko 12.00etan eta 13.00etan eta arratsaldeko 18.00etan eta 19.00etan bisita gidatuak antolatu ditu Mendillorriko Ur-Biltegian eta Atarrabiako San Andres Errotan eta Pilategian. Gune hauetan, gainera, hainbat erakusketa ikusgai izango dira.

Uztailaren 29ra arte, adibidez, Mendillorriko Ur-Biltegietan Nafarroako Natura argazkilaritzako lehiaketaren VI (2018). ediziora aurkeztutako lanen artean hautatutako hogeita bi argazkik osatutako erakusketa izango da. Uztailaren 29ra arte ere, baina Atarrabiako San Andres Errotan,  “Bigotes” bilduma izango dugu, etxe bat behar duten animalien irudiez osaturikoa. Bisitariek, ikusi ez ezik, animaliak adoptatzeko aukera izango dute ere. Fundación Protectora de Animales delakoarekin lankidetzan egindako erakusketa da.

Errotan bertan uztailaren 21ean, Fotciencia 15 ikusgai jarri zen. Dauden 50 argazkien helburua zientzia herritarrei hurbiltzea da, argazki zientifikoen bidez, iradokitako ikuspegi artistiko eta estetiko baten bidez. Abuztuaren 26ra arte izango da ikusgai.

Atarrabiako Pilategiak bere erakusketa izango du ere bai. Irailaren 9ra arte “Bizitzaren zubia” pintura-sailkapena ikusiko dugu eta, bertan, Ultzama eta Arga ibaietako zubi ederrenetako batzuk ikusgai izanen dira.

Jarduerak

Bisitak eta erakusketaz gain jarduerak izango dira. Musika ostiraletako eta larunbatetako protagonista nagusia izango da, Atarrabiako San Andres Errotan hain zuzen, arratsaldeko 18.00etatik aurrera musika zuzenean izango baita. Uztailaren 27an DJ Iban Masterman eta 28an Calm Sea Jazz (Moulin Jazz) izango dira. Abuztuan zehar beste artista batzuk entzungai izango dira.

Egun berean, hau da, uztailaren 28an, eta abuztuaren 25ean, baita 18,00etan ere, “Deborahlibros Kafe” saioak egingo dira. Lehendabizikoan Ray Bradbury-ren “Fahrenheit 451” liburua komentatuko da, eta bigarrenean, Jim Thompson-en “Hiltzailea nire barnean” liburua.

Abuztuaren 12an, bestalde, aurretik izena eman dutenak Burlatako Zubi Zaharraren inguruan elkartuko dira Mariorratzak eta burruntziak (odonatoak) identifikatzeko jarduera egiteko asmoz. Burlatako Intxaurdiaren ondoan dagoen ibai zatian egingo den laginketa didaktiko honek ibai parkean bizi den animalien multzo horren dibertsitatea ezagutzea helburua du. Ekosisteman duten eginkizuna azalduko da, beren ziklo biologiko bitxia, eta, azken batean, sorgin-orratzen mundu ezezaguna aurkeztuko zaie bisitariei.

Azkenik, abuztuaren 18an, 20.30etan, Mendillorriko Ur-Biltegietan “Astronomiaren hastapenak” aurkeztuko da, Iruñeko Planetarioko teknikari astrofisika baten eskutik. Gero, behaketa astronomikoa egingo da familian. Hain zuzen, udako zeruaz lagunartean gozatzeko eta hori ulertzeko pentsatuta dagoen jarduera da.

Gogorarazi behar da udan zehar ohiko txirrindulen maileguatzak abian jarraituko duela, baita liburuen trukearen Bookcrossing iniziatibak ere. Hori San Andres Errotako terrazan eta Mendillorriko Ur-Bildegietako eremuan jarritako ‘bookbox’ edo liburu-kutxen bidez eginen da.

Informazio gehiago eskuratzeko, Iruñerriko Mankomunitatearen webgunearen link hau klikatu.

Beste albiste batzuk

  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23
  • Eguneko gutxieneko zerbitzuak %60koak izango dira puntako orduetan eta %40koak ordu lasaietan