Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ibai parkea
2017/07/05

Ibai Parkean sartu diren Eultzako hiru lursailak (Barañain) jaso ditu Mankomunitateak

Lursailak Arga ibaiaren ezkerreko ertzean daude eta hiruren artean 26.700 m2 dituzte

Gaur goizean, bilera egin da Eultzako Jaurerrian, Barañaingo Udalak alderdi horretan dauden hiru lursailak, jada Iruñerriko Ibai Parkean sartu direnak, Iruñerriko Mankomunitateari laga izanari ofizialtasuna emateko. 

Egin den ekitaldi laburrean, Aritz Ayesa, Mankomunitateko lehendakaria, Oihane Indakoetxea, Barañaingo alkatea, Alberto López Iborra, Barañaingo Udaleko zinegotzia, eta Alfonso Amorena, erakunde erkidetuko Azpiegituretako eta Ingurumeneko zuzendariordea, izan dira.

Hiru lursail horiek Arga ibaiaren ezkerreko ertzean daude eta hiruren artean 26.700 m2 dituzte. Hirurak basokoak dira, garai batean laborantzarako erabiltzen zirenak eta bai jolas guneak ere, jatorrizko zuhaitzak dituztenak. Eremu berri hau Eultzako jolas gunearen aldamenean dago eta egungo ibai pasealekuaren mugakidea da. 

Udalbatzak joan den maiatzaren 25ean onartu zuen Ibai Parkeari lagatzea berdegunetzat kalifikatutako hiru lursailak. Hain zuzen, Eultzako Jaurerriko lursailen birpartzelazioaren ondorioz eskuratu zituen, eta lursail horiek aurretik birkalifikatu ziren oraindik garatzeko dagoen urbanizazio bat eraikitzeko. Azkenik, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak egin zuen azken saioan onartu egin zuen lursail horiek Iruñerriko Ibai Parkean sartzea. 

Ibai Parkearen aisialdi eskaintza hobetzea Barañainen

Parkea handitzeak (jada amaitu da) bidexka berri bat sortzeko aukera emango du, Eultzako jolas gunetik, inguru horretan garai batean zegoen elur biltegiaren geldikinekin konektatutako duena eta, hartara, ibilbide naturalistiko-etnografikoa sortuko da. Lorategi botaniko txiki bat ireki da herritarrentzat, zuhaitz espezieekin (sekuoiak, izeiak, nekostak…) eta, azkenik, Landabenen gaineko behatoki bat sortu da, aisiarako eremu handi batek inguratuta (12.000 m2). 

Hartara, Ibai Parkearen aisialdi eskaintza hobetuko da Barañain udalerrian. Izan ere, azkenaldian handitu egin da erabilera bertan, ibai pasealekuan Iruñearekin jarri diren konexioengatik, Etxabakoizko oinzubiaren bidez (Elortz ibaiaren gainean) eta Landabengo oinzubiaren bidez (Arga ibaiaren ondoan).

Eremu hori Ibai Parkean sartzeko lanak lursailak egokitzea eta Ibai Parkearekin lotzea izan dira nagusiki. Hartara, lursailak mugarriztatzen zituen metalezko itxitura kendu da, sarbidea mugatzen duen nekosten landaresia ipurditik moztu da modu selektiboan, lorategidun eremuetarako lotura zabaltzeak egin dira, behatokian babesteko hesi bat kokatu da eta hiri altzariak instalatu dira. 

Beste albiste batzuk

  • Zuhaitza 2.530 botila berrerabilgarrik eratuta dago eta zortzigarren urtez jarraian kokatu da Baluarteko plazan
  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua