Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ibai parkea
2014/04/16

Arreko Erdi Aroko zubia berritzea

Arreko zubia berritzen amaitzeko eta apaindura moduan, grafiti bat margotu da hormigoizko arku batean, pasealekua azpian duenean.

Iruñerriko Ibai Parkeko zubiak berritzeko lanean jarraitzen du Mankomunitateak. Izan ere, aste honetan Arreko Erdi Aroko zubia berritzeko lanak amaitu dira. Hain zuzen ere, zubiaren brankak (angelu formako edo forma makotuko piezak, zubietako ostikoei gehitzen zaizkienak, ur lasterra ebaki eta berdin banatzeko bi aldeetan) desmuntatzeko, garbitzeko eta sendotzeko lanak izan dira. Horrez gain, azken uholdeen eraginez desagertuta zeuden harlanduak ere jarri dira. Amaitzeko, azken aste honetan, Ibai Parkean beheko pasabide gisa erabiltzen den hormigoizko arkua margotu da. Deltadec enpresak egin du grafitia, eta ur tanta handiek osatutako ehundura handi bat erakusten du. Tonu berdeak eta urdinak ditu, eta ezin hobeto integratzen da Ultzama ibaiaren ingurunean.

Honen aurretik, eta zubiak berritzeko programaren barnean, 2013an Uharteko Artadiburua zubia berritu zuen Mankomunitateak eta 2011n Arazuriko Erdi Aroko zubia. Azken horretan, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren laguntza izan zuen.

Beste albiste batzuk

  • Lauhilekoaren amaieran ordainduko litzateke itxialdiak ukitutako egunei dagokien fakturaren zatia
  • COVID-19aren aurka egiteko Nafarroako Gobernuak agindutako neurrien artean ezarrita dago Hiri Garraioan gehieneko edukiera %50ekoa izango...
  • Kostuak ordaintzera zigortu du alderdi demandatua, Nafarroako Kontratuen Administrazio Auzitegia