Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ibai parkea
2014/10/06

Arga ibaiaren ertza babesteko lan batzuen ondorioz, Iruñerriko Ibai Parkea itxita egongo da Uharteko zati batean

Lanak urriaren 6an hasi eta 17an bukatuko badira ere, tarteko asteburuan aukera izango da ohiko ibilbidetik igarotzeko.

Gaurtik aurrera, urriak 6, eta heldu den urriaren 17a bitartean, ostirala, Iruñerriko Ibai Parkeko pasealekua itxita egongo da Uharteko zati batean; zehazki, Ugarrandiako parkearen ondoan igarotzen denean, izen bereko kiroldegiaren ondoan. Hain zuzen, Arga ibaiaren eskuineko ertzean babesteko lan batzuk egin behar dira 25 metroko tarte batean, 2013ko ekaineko uholdeen ondorioz kaltetuta baitzegoen. Beharrezkoak diren azterketa guztiak egin eta izapideak bideratu ondotik, Mankomunitateak urrian ekingo die lanei, hilabete aproposa baita ibaiaren ur emaria baxuena delako. Hartara, ibaiaren ertza garbituko da eta bioingeniaritzako lan batzuk egingo dira: aurreikusita dago uharridi edo harri-lubeta bizi bat eraikitzea ertza babesteko eta ertzeko erripa landareen artean integratzea.

Lanek iraun bitartean, ibilbide alternatiboa egokituko da parkearen goiko aldetik, Ugarrandiako aparkalekuaren eta kiroldegiaren ertzetik joango dena. Dena den, urriaren 11n eta 12an, larunbata eta igandea, ibiltari kopurua handiagoa izango delakoan, ohiko pasealekua edo ibilbidea irekiko da, eta urriaren 13an, astelehena, lanak egiten jarraituko da kalte hartutako inguruan.

 

Beste albiste batzuk