Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ba al zenekien...?


  • ... paper-zapi bustiak ez direla komunera bota behar?

    Paper-zapi bustiak ozta-ozta desegiten dira eta ia osorik iristen dira araztegietara eta ponpatze estazioetara. Ondorioz, buxadura handiak eta matxura larriak eragiten dituzten saneamendu sistemetan.

  • ... etxean konposta egin zelako 2014n 483 tona gai organiko zabortegira eramatea saihestu zela?

    Baratzea edo lorategia baduzu, gai organikoen hondakinak aprobetxatu eta zeure konposta egin dezakezu.

  • ... 2.100 familiak baino gehiagok konposta egiten dutela etxean Iruñerrian?

    Interesa baduzu, Mankomunitatea ketxean konposta egiteko antolatzen dituen kanpainei buruzko argibide gehiago lor dezakezu.

  • ... Greenpeaceren arabera, pilak egiteko gero pila horiek sortzen duten energiaren halako 50 gastatzen dela?

    Edo beste modu batera esanda: pila bat sortzeko 50 pilaren energia kontsumitzen da.

  • ... Greenpeaceren txosten baten arabera, berriz karga daitezkeen pilak (hauek ere kutsatzen badute ere) 500 aldiz ere erabil daitezkeela?

  • ... beira dela guztiz birzikla daitekeen elementu bakarra eta behar adina alditan, gainera, ezaugarriak aldatu edo galdu gabe?

    Gainera, Ecovidrio fundazioaren arabera, 3.000 botila birziklatzeak 1,2 tona lehengai aurreztea dakar eta zabortegira 1.000 kilogramo zabor gutxiago eramatea.

  • ... CleanUpTheWorld erakundearen arabera, plastiko birziklatua egiteko plastiko berria egiteko behar den energiaren %70 gutxiago behar dela?

  • ... paperari buruz Andaluziako Juntak egindako txosten baten arabera, paper birziklatua egiteko paper berria egiteko behar den energiaren %63 gutxiago eta uraren %86 gutxiago behar dela?