Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ohiko galderak

Preguntas frecuentes

Non eta noiz eros dezaket konposta? Zenbat balio du?

 

Arazuriko Hondakin Uren Araztegian, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara. Garraiatzea ere kontratatu daiteke, eta arratsaldean eramateko aukera dago.

Zakuaren prezioa (30 l/20 kg) = 1,82 + BEZa

Garraiatzearen prezioa (20 m3-raino/13.000 kg): 50,9 orduko + BEZa

KONTUAN IZAN BEHARREKOA: abuztuan konposta ez da zakutan saltzen, soltean bakarrik. Eta erabiltzailearen konturakoa da kargatzea eta garraiatzea.

Zer egiten da konpostatzen ikasteko saioetan?

Lehenbizi kanpaina aurkezten da eta hitzaldi bat egiten, oinarrizko hastapenak aurkeztu eta etxean konposta ongi egiteko. Gero, mahai-ingurua antolatzen da aurreko kanpainetan parte hartu duten batzuekin eta teknikariekin, eta, hartara, parte-hartzaile berriek beren zalantzak galdetu ditzakete. Amaitzeko, behar den materiala banatzen da: konposta egiteko ontzia, aireberritzekoa, konpostatzearen gaineko gidaliburua (PDF formatuan ere badago “Behera kargatzeak” atalean)...

Zer egin behar dut hondakinak Gongorako zentrora eramateko?

Partikularrak

Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentrora partikularren hondakinak ere eraman daitezke (lan hondakinak, zura, txatarra). Hain zuzen, zentroaren atarian edukiontzi batzuk daude eta han utzi behar dira. Zerbitzua doakoa da.

Enpresak

Hondakinak sortzen dituzten eta Gongorara eraman nahi dituzten enpresek aurretik eskatu egin behar dute. Zehazki, hondakinak onartzeko dokumentu bat beteta egin behar dute. Bidaltzen dutenean eta zentroko teknikariek aztertzen dutenean, delako hondakina bertara eraman daitekeen edo ez erabakiko dute. Edozein kasutan, eman beharreko pausoak zein diren azaltzen duen erantzuna ematen dute.

Ba al da inolako hobari edo beherapenik uraren eta hondakinen fakturetan?

Zerikusia duten zerbitzuak

Etxean konposta egin dezaket?

 

Bai. Modurik errazena da urtero antolatzen ditugun kanpainetan izena ematea (maiatzean edo ekainean). Parte hartzeko, etxebizitzak lehen etxebizitza izan behar du, Iruñerrian egon behar du eta, gutxienez, 50 metro koadroko berdegunea izan behar du (baratzea eta/edo lorategia). 

Zerikusia duten zerbitzuak

Poltsarik gabe bota daitezke gai organikoak bosgarren edukiontzira?

Ez, gai organikoak poltsa baten barnean sartuta bota behar dira.

Gai organikoak bosgarren edukiontzira botatzeko edozein motatako poltsa erabil dezaket?

Bai, edozein motatako poltsa erabil daiteke.

Zergatik behar da giltza bat bosgarren edukiontzia irekitzeko?

Gai organikoen gaikako bilketan lortu nahi da material hori garbi uztea, elementu desegokirik gabe, ondorengo tratamendua ez zailtzeko. Hori dela-eta, gai organikoak birziklatzean benetako interesa duten eta hondakin horiek bereizi eta botatzeko motibatuta dauden familiek baino ezin izango dute ireki edukiontzia.

Zer gertatuko da bosgarren edukiontziko giltza galtzen bazait?

Inori giltza galtzen bazaio, Herritarren Arretarako Zerbitzuarekin harremanetan jarriko da eta beste bat emango zaio.

 

Herritarren Arretarako Zerbitzua

948 42 32 42

mcp@mcp.es

Navas de Tolosa kalea, 29, behealdea. Iruñea.

Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 18:00etara.

Bosgarren edukiontzirako giltza bat baino gehiago eska dezake familia bakoitzak?

Bai, baina arrazoi justifikatua eduki beharko da horretarako: etxebizitzan pertsona desberdinak bizitzea une desberdinetan, familia nukleoan kide asko egotea…

Zergatik erabaki da bosgarren edukiontziko gai organikoekin biometanizazioa egitea eta ez konposta?

Gai organikoen helmuga Nafarroako Gobernuak markatzen du, mankomunitate bakoitzak bere hondakin organikoak zein plantatara eraman behar dituen erabakitzen baitu. Iruñerriaren kasuan, izendatutako plantetako bat Caparrosoko HTN biometanizaziokoa da.

Zertara bideratzen dira hondakinak berreskuratzetik lortutako diru-sarrerak?

Hiri hondakinak biltzea eta tratatzea kudeatzeari esker lortzen diren diru-sarrerak prozesu horrek eragiten dituen kostuak finantzatzera bideratzen dira, Iruñerriko herritarrek ordaintzen dituzten tasekin egiten den moduan.

Diru-sarrera nagusiak birzikla daitezkeen materialak saltzeari dagozkio, hala nola ontziak, beira eta papera saltzeari dagozkionak. Material bakoitza dagokion kudeatzaile integratuari saltzen zaio. Horrez gain, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroan sortzen den biogasetik eskuratutako energia ere saltzen da eta horrek ere diru-sarrerak ekartzen ditu.

Zerikusia duten zerbitzuak