Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Gai organikoen bilketa

BEREIZI ETA BIRZIKLATU GAI ORGANIKOAK

Gai organikoen hondakinak bereiztea eta birziklatzea ezin uko eginezko konpromisoa da, eta bai zureekiko eta etorriko direnekiko eskuzabaltasunez jokatzea ere. Gas kutsatzaile gutxiago igortzeko, lurrerako ongarria sortzeko eta energia aurrezteko aukera ematen du zure laguntzak.

Hau ez da zaborra, hau ongarria eta energia da. "Organikoak? Bai, mila esker" kanpainako bideoa.

ZER GERTATZEN DA GAI ORGANIKOEN HONDAKINEKIN?

400 gramo/egun organiko
Hori da, hain zuzen, Iruñerriko biztanle bakoitzak egunero sortzen duen gai organikoen hondakinen batez besteko kantitatea. Eta, zehazki, sortutako hondakin guztien %37 da.
30 urte kutsatzen
Zabortegira botatako gai organikoek (hau da, birziklatu ez diren gai organikoak) berotegi efektuko gasak sor ditzakete, gutxienez, 30 urtean.
Ondorio kaltegarriak lurrerako
Kontrolik gabe naturan uzten diren hondakin organikoek lurzoruak, uberkak eta akuiferoak kutsatzen dituzte, eta berotegi efektuko gasak sortzen dituzte.
Zigorrak bistara
Nafarroako Hondakinen Planak ezartzen du, gutxienez, sortutako hondakin organikoen %70 birziklatzea lortu beharko dela 2027. urterako. 98/2008/EE Europako Zuzentarauak zigor handiak aurreikusten ditu helburu hori betetzen ez duten herrialdeetarako.

BEREIZI, BIRZIKLATU… ETA BIZIBERRITU!

Zure laguntzak atmosferara gas kutsatzaile gutxiago igortzeko, eta lurrerako ongarria eta energia berriztagarriak sortzeko aukera ematen du.

Hau ongarria da
Konposta ongarri bikaina da lurrerako, landareak garatzeko beharrezkoak diren elementuak baititu. Konposta erregulartasunez erabiltzeak funtsezko eran hobetzen du lurraren egitura, eta higadura eta lurzoru emankorren galera geldiarazten laguntzen du.
Jada gehiago gara
Iruñerriko 68.002 etxebizitzak borondatez parte hartzen dute gai organikoak bereizi, birziklatu edo haiekin konposta egitean. 2016an, 9.675 tona batu zituzten.
  
Hau energia da
Gai organikoen hondakinak tratatu ahal dira eta energia garbiko modu asko bihur daitezke. Horrek energia asko aurreztea dakar, eta bai planetan, ingurumenean, eragina murriztea ere.
Hau bizia da!
Hondakinak bereiztea, birziklatzea eta dagokien edukiontzira botatzea ezin uko eginezko konpromisoa da eta herritar moduan erantzukizunez jokatzeko egintza. Lagundu!

NOLA BEREIZI BEHAR DITUGU GAI ORGANIKOAK?

Gai organikoen hondakinak ongi bereiztea oso garrantzitsua da. Zalantzarik baduzu, hondakin mota bakoitza nora bota behar duzun kontsultatu ahal duzu lotura honetan.

EMAN IZENA BILKETAN

Bilketan parte hartzeko, erantzun lotura honetan aurkituko duzun formularioari.