Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

5. edukiontzia

5. EDUKIONTZIA

Bosgarren edukiontziaren bidezko gai organikoen bilketa bereizia 2013aren amaieran hasi zen, Barañainen (I. fasea). 2014an, Iturrama, Mendebaldea, Ermitagaña, Donibane, Ipar eta Hego Etxabakoitz auzoetara eta Zizur Nagusia eta Zizur Txikia herrietara hedatu zen (II. fasea). 2015ean, Iruñerriko hiri eremu osora zabaldu zen (III. fasea). Hartara, 330.000 herritarri baino gehiagori zerbitzua ematera iritsi da, 2.093 edukiontzi kokatuta. IV. fasea 2016ko abuztuan hasi zen, eta xedea izan zen gai organikoen bilketa Mankomunitatearen esparruko gainerako herrietara hurbiltzea. Herri horietan, gai organikoak etxeko konpostajearen bidez tratatzen dira, eta, zenbait kasutan, bosgarren edukiontzia ere badute.

Azken xedea da gai organikoen gaikako bilketa Iruñerriko Mankomunitatearen esparru osora hedatzea. Bilketa sistema honetan parte hartzea borondatezkoa da, eta helburua da kalitate oneko gai organikoak botatzea, desegokiak diren materialak bota gabe, berariazko edukiontzi marroi batera. Edukiontzi horren izena “Gai organikoak” da, eta proiektuan laguntzen duten herritarrek baino ezingo dute ireki, giltza baten bidez.

Era berean, “gainerakoen” frakzioa (gai organikoak ez diren materialak eta lehen edukiontzi berdera botatzen zirenak) edukiontzi berdera bota beharko da. Edukiontzi berde horretan “Gainerakoak” izena jarriko du.“Gai organikoen” edukiontzi berriak eta “Gainerakoak” botatzekoak lehenago aipatutako auzo eta herrietako bilketa gune guztietan egongo dira.

GAI ORGANIKOEN TRATAMENDUA

Iruñerrian biltzen diren gai organikoak biometanizazio planta batera bideratzen dira, han tratatzeko. Planta horretan gai organikoak prozesu batera bideratzen dira, eta, ondorioz, frakzio solidoa edo digestatoa lortzen da, nekazaritzan kalitate oneko ongarri gisa erabiltzeko. Horrez gain, prozesuan biogasa baliatzen da, beroa sortzeko (prozesuan berriro erabiliko da) eta elektrizitatea (banaketa sareari salduko zaio).