Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Hondakinak biltzeko proba pilotua (Azpilagaña eta Artika Berria)

RSS

Tabs

Deskribapena

Probaren helburu nagusia gai organikoen bilketa bereizia handitzea da, egun oker botatzen direnak, nagusiki, gainerakoen edukiontzira, edukiontzi marroira bideratuta.
Esperientzia 2018ko ekainean hasiko da, eta Artika Berrian eta Azpilagaña auzoan kokatuta duden bi eremutan egingo da. Aukeratu diren bi eremu horietan, ‘gainerakoen’ frakzioa biltzeko edukiontzia –gai organikoen bilketarako erabiltzen den modelo berekoa izango da– gris koloreko estalkia eta identifikazioa izatera igaroko da.

Gai organikoetarako edukiontziak eta gainerakoak edo errefusa botatzekoak txartel elektroniko baten bidez irekiko dira, kontratu bakoitzari lotutakoa, eta, hartara, erabileraren datuak erregistratu ahal izango dira.

HONDAKINAK BOTATZEKO EGUNAK

AZPILAGAÑA: gai organikoak biltzeko edukiontziak egunero ireki ahal izango dira; ‘gainerakoen’ frakziorako edukiontziak, ordea, asteko lau egun hauetan irekiko dira: astelehen, asteazken, ostiral eta igandeetan.

ARTIKA BERRIA: bi edukiontzi motak egunero ireki ahal izango dira.

TXARTEL ELEKTRONIKOEN BANAKETA

Finkatu diren bi eremu horien barnean dauden etxebizitza eta lokal guztietara bisita egingo dute Mankomunitateko langile teknikariek. Bisita horretan, txartela emango zaie herritarrei (etxebizitza edo lokal bakoitzeko bi unitate), gainerakoen eta gai organikoen edukiontziak irekitzeko, eta informazioa emateko beste material batzuk. Bisitak maiatzaren 28a eta ekainaren 8a artean egingo dituzte, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Era berean, txartelak informazio guneetan ere jaso ahal izango dira. Ekainaren 11 eta 23a artean egongo dira kokatuta gune horiek, eta astelehenetik ostiralera 09:30 eta 19:30 artean eta larunbatetan 09:30 eta 14:30 artean joan ahal izango da bila.

Azpilagaña: Osasun etxearen ondoan, Luis Morondo Urra k., 1.

Artika Berria: Clara Campoamor eta María Domínguez kaleetan, barneko plazan.

EDUKIONTZIA IREKITZEKO SISTEMA

Txartel elektronikoaren bidez gai organikoetarako eta gainerakoetarako edukiontziak irekitzeko, lehenik eta behin, botoia sakatu behar da irekitzeko sisteman. Gero, txartela hurbildu behar da eta une horretan ireki ahal izango da edukiontziaren estalkia.

OHIKO GALDERAK

 

Zer egin behar dut txartela galtzen badut edo hausten bazait?

Ekainaren 11 eta 23a artean kokatuta egongo diren informazio guneetara joan zaitezke. Gune horietan txartel berria eskatu ahal izango duzu.

 

Zer egin behar dut Azpilagañako eremuan bizi banaiz, etxean pixoihalak erabiltzen baditugu eta gainerakoen edukiontzia egunero ireki behar badut?

Finkatu diren bi eremu horien barnean dauden etxebizitza eta lokal guztietara bisita egingo dute Mankomunitateko langile teknikariek, txartel elektronikoa eskura emateko. Bisita horretan, hain zuzen, eskatu ahal izango duzu zure txartela berriro programatzeko, ‘gainerakoen’ frakziorako edukiontzia egunero zabaldu ahal izateko.

Txartelak, gainera, ekainaren 11 eta 23a artean kokatuko diren ere eskatu ahal izango dira. Eta gune horietan ere eskatu ahal izango duzu txartela berriro programatzeko.

 

Zer egin behar dut gai organikoetarako edukiontzia irekitzeko orain dudan giltzarekin?

Gorde egin behar duzu, proba pilotua amaitzean informazio zehatzagoa eman bitartean.

Informazio horrek balio izan dizu?