
Helburua da kalitate oneko gai organikoak bereiztea, material desegokirik gabe, bosgarren edukiontzira bota edo etxean konposta egiteko erabiltzeko.
Etxean konposta egitea erabakitzen duten etxebizitzen kasuan, Mankomunitateak konpost-ontzi bat emango dio familia boluntario bakoitzari. Bilketa bosgarren edukiontziaren bidez egiten bada –identifikazio marroia du eta “Gai organikoak” izena–, proiektuan parte hartu nahi duten herritarrek baino ezingo dute ireki
Gogoan izan ezazu bosgarren edukiontzia irekitzeko giltza bat behar dela, IMren Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoan lor daitekeena.