Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Etxean konpostatzea bultzatzeko kanpainak

RSS

Tabs

Deskribapena

Etxean konpostatzea bultzatzeko kanpainak urtero antolatu ohi dira, udaberri hasieran, jeneralean maiatzean edo ekainean. 

Kanpaina horietan nornahik parte har dezake, baldin eta hiru baldintza hauek betetzen baditu:

  • Mankomunitatearen esparruan bizitzea.
  • gutxienez 50 metro koadroko berdegunea izatea (baratzea eta/edo lorategia).
  • lehen etxebizitza izatea.

Parte-hartzaileei etxean konposta egiteko behar den materiala ematen zaie (konposta egiteko ontzia, konpostatzearen gidaliburua, nahastekoa…) eta egiten ikasteko saio batzuk antolatzen dira. Zehazki, Atarrabiako San Andres Errotan egiten dira saio horiek.

Horrez gain, birringailuak mailegatzeko doako zerbitzua ere eskaintzen zaie kanpainetan parte hartu eta eskatzen duten guztiei. Hain zuzen, astebeterako mailegatzen dira.

Informazio horrek balio izan dizu?