Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Berrerabil daitezkeen edalontziak eskatu jai eta ekitaldietarako

RSS

Tabs

Deskribapena

Jaiak eta jende asko hartuko duten ospakizunak antolatzen dituztenen eskura plastikozko edalontziak jartzen ditu Iruñerriko Mankomunitateak. Zehazki, bi edalontzi mota dira, berrerabil daitezkeenak, behin erabili eta botatzekoak ez baliatzeko.

NORK ESKA DITZAKE BERRERABIL DAITEZKEEN EDALONTZIAK?

Iruñerriko Mankomunitatearen kudeaketa esparruaren barnean egonik, mota guztietako elkarte, udal erakunde, ikastetxe, talde, peña eta pertsona partikularrek.

UZTEKO PROZEDURA:
  • Berrerabil daitezkeen edalontziak parte-hartzaileen esku jarriko dira euro bateko bermea ordainduta. Edalontzia itzultzen dutenean, dirua itzuliko zaie.
  • Ekitaldiaren antolatzaileei dohainik utziko zaizkie edalontziak.
  • Nolanahi ere, eskatzailea arduratuko da garraiatzeaz eta edalontziak industrialki garbitzearen gastuak ordaintzeaz. Hauek dira tarifak:
Garbiketa tarifak
  Edalontzi txikiak (380 ml) Edalontzi handiak (800 ml)
200 edalontziraino  25 € 50 €
200 edalontzi baino gehiago 0,060 €/ud. 0,120 €/ud.
GARRAIO, EMATE ETA BILTZE TARIFAK
1 eta 10.000 edalontzi artean, 15 km baino gutxiago 40 €
1 eta 10.000 edalontzi artean, 15 km baino gehiago 100 €
  • Eskatzaileak 0,10 €-ko bermea ordainduko du edalontzi bakoitzeko, gerta litezkeen kalteak edo galerak estaltzeko.
  • Hitzartutako egunean eta orduan hartuko dira edalontziak egokitutako biltegitik, eta hara eraman beharko dira erabili eta gero.
  • Itzuli diren edalontziak zenbatu ondoren, eskatzaileak eman duen kontuan sartuko da aurretik jarri duen bermea. Dena den, berme horretatik hauek kenduko dira: industrialki garbitzearen gastuak, garraioarenak (kontratatzen bada) eta galdutako edo hautsitako edalontzi bakoitzeko euro bat. Hartara, berme gisa aurreratutako diru kopurua ez bada nahikoa dena ordaintzeko, eskatzaileak falta dena ordaindu beharko du.
Informazio horrek balio izan dizu?