Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2017/04/06

Protokoloa, Nafarroan etxebizitzetako eta merkataritzako hondakinen kudeaketa hobetzeko

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoak eta Iruñerriko Mankomunitateak izenpetu dute akordioa

Gaur goizean, Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoak, Iruñerriko Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak jarduteko protokolo orokor bat sinatu dute, etxebizitzetako eta merkataritzako hondakinen gainean jarduerak garatzeko helburuarekin.

Hain zuzen ere, sinatzeko ekitaldia Nafarroako Jauregian egin da, eta akordioa Isabel Elizaldek, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazio Departamentuko kontseilariak eta, aldi berean, Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoko lehendakariak, eta Aritz Ayesak izenpetu dute, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak.

Bi agintariek jarduteko protokolo orokorra sinatu dute, lau urteko indarraldia eta helburu komun hau izango duena: etxebizitzetako eta merkataritzako hondakinen kudeaketa hobetzea Nafarroako Foru Komunitate osoan, 2017-2027 aldirako Nafarroako Hondakinen Planaren esparruaren barnean. Hartara, esku hartuko duten hiru erakundeek konpromisoa hartu dute lankidetzan aritzeko prebentzio, berrerabiltze, birziklatze, bilketa eta tratamendu jarduerak sustatu, suspertu eta gauzatzean, eta bai sentsibilizatzean eta kontzientzia harraraztean eta jardunbide egokiak bultzatzean ere, etxebizitzetako eta merkataritzako hondakinen gaian. 

Esku hartu duenean, Isabel Elizaldek nabarmendu du hau dela “hiru erakundeek elkarlanean lan egiteko borondatea formalizatzen duten lehen aldia, hondakinen kudeaketak planteatzen digun erronkari erantzuteko bat etorrita” eta 2017-2027 aldirako Nafarroako Hondakinen Planak ezartzen dituen helburuak betetzeko helburuarekin. Azken batean, kontseilariaren hitzetan, erronka handi hori “hondakin gutxiago sortzea da eta ekonomia lineal batetik ekonomia zirkular batera igarotzea”. 

Ildo horretan, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak, Aritz Ayesak, nabarmendu du hiru erakunde hauen arteko lankidetzak bermatzen duela “herritarrekiko komunikazioan eraginkortasun handiagoa izatea eta, hortaz, zerbitzu hobea ematea, eskura ditugun giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak optimizatuta”.

Halaber, Ayesak iragarri du Mankomunitatea lanerako plan bat idazten ari dela, Hondakinen Planeko arauak betetzean oinarritua, erakunde erkidetuan adostasun politikoan oinarritutako aho batezko akordioa lortu dela eta 2017rako ekintza jakinak zehazten ari dela, jatorrian bereiztea, biltzea eta tratatzea garatzeko helburuarekin.

Gai organikoak bereiz biltzeari buruzko kanpaina

Elkarlaneko jarduketa zehatz bakoitza esku hartuko duten erakundeen arteko berariazko hitzarmen baten bidez formalizatuko da, gaur izenpetu den jarduketa protokoloan gehigarri moduan sartuko dena. Hain zuzen ere, lehenbiziko gehigarriak, gaur bertan izenpetuak, proposatzen du erakunde-kanpaina bat egitea gai organikoak jatorrian bertan bereizteak duen garrantziari buruz sentsibilizatzeko. Kanpaina hori hiru erakundeek elkarrekin finantzatuko dute, eta hartarako 120.000 euroko aurrekontua ezarri da. Maiatzaren 17a eta ekainaren 4a artean garatuko da, eta xede-taldea nafar herritar guztiak izango dira. 

Beste albiste batzuk

  • 100 biztanle baliokide tratatzeko ahalmena du, eta handitze lanak egin ahal izateko moduan egin da
  • Instalazioa hormigoi armatuzkoa da, bi baso bereizi ditu eta 1.000 m3-ko edukiera
  • Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Hondakinen Partzuergoak eta Mankomunitateak egin dute kanpaina