Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2016/09/08

Laugarren eremuko etxebizitzen %33,8k eman dute izena gai organikoak bereiz kudeatzean

Etxeko konpostajerako 100 etxebizitzak eman dute izena, eta laugarren eremuan tratamendu hori egiten ari ziren 117 etxebizitzei gehituko zaizkie

Joan den astelehenean, irailak 5, hasi zen gai organikoen kudeaketa bereizia ezartzen, Iruñerrian biztanle gutxien duten herrietan bilketa mota hau abiarazteko IV. fase honetan sartuko diren zortzi eremuetako laugarrenean.

Gogoan izango denez, bosgarren edukiontziaren bidezko gai organikoen bilketa bereizia 2013aren amaieran hasi zen, Barañainen (I. fasea). Gero, 2014an, Iturrama, Mendebaldea, Ermitagaña, Donibane, Ipar eta Hego Etxabakoitz auzoetara, eta Zizur Nagusia eta Zizur Txikia herrietara zabaldu zen (II. fasea). 2015ean, Iruñerriko hiri ingurune osora hedatu zen (III. fasea). Hartara, 330.000 biztanleri baino gehiagori zerbitzua ematera iritsi da. Orain arte egin diren kanpainetan, etxebizitzen %44k eman dute izena eta, une honetan, sortzen dituzten gai organikoen %34 ari dira bereizten (Iruñerrian sortutako guztiaren %17).

IV. faseak, hain zuzen, gai organikoen bilketa Iruñerriko gainerako herrietara hurbildu nahi du. Fase honetan sartuta dagoen herri bakoitzari etxeko konpostajea eskainiko zaio gai organikoak tratatzeko modu gisa, nahiz eta herrietakoren batean bosgarren edukiontzia ere ezarriko den. Bosgarren edukiontzia hautatzeko irizpideak izango dira biztanle kopurua (200 ingurukoa) eta hirigintza bertikala etxebizitza familiabakarren ereduaren gainean nagusitzea.

Etxebizitzen %33,8 izena emanda, LAUgarren eremuan

IV. fase honetan, 229 herritara iritsiko da (14 udalerri, 169 kontzeju eta 46 toki), 11.008 etxebizitza eta 23.438 biztanlerekin. Kanpaina zortzi eremutan egingo da, egutegi honen arabera:

Ezartzeko egunak
1. eremuaAbuztuaren 16a
2. eremuaAbuztuaren 22a
3. eremuaAbuztuaren 29a
4. eremuaIrailaren 5a
5. eremuaIrailaren 12a
6. eremuaIrailaren 19a
7. eremuaIrailaren 26a
8. eremuaUrriaren 3a

Baliteke data horiek aldatzea udal edo kontzeju bakoitzaren egoeraren arabera. Zortzi eremuetako herrien zerrenda lotura honetan kontsultatu ahal da. 

Joan den astelehenean, irailak 5, hasi zen ezartzen 5. edukiontziaren bidezko bilketa laugarren eremuan. Era berean, etxean konposta egitea hautatu duten familiei hitzordua egingo zaie informazioa emateko bilera batean parte hartzeko. 4. eremuak 1.662 etxebizitza eta 2.650 biztanle hartzen ditu, herri hauetakoak:

Muru Artederreta: Muru Artederreta eta Tiebas.
Biurrun-Olkotz: Biurrun eta Olkotz.
Adios, Añorbe, Eneritz, Legarda, Muruzabal, Tirapu, Ukar eta Uterga.

Atzo arte, asteazkena, 415 etxebizitza zeuden izena emanda laugarren eremu honetan. Zehazki, etxeko konpostajerako 100 etxebizitzak eman dute izena, eta, hartara, eremu honetan gai organikoak modu honetan lehendik tratatzen ari diren 117 etxebizitzei gehituko zaizkie. Beste alde batetik, 315 etxebizitzak izena eman dute 5. edukiontziaren bidezko bilketan parte hartzeko. Azkenik, azken kopuruan, eremu horretako 30 etxebizitza sartu dira, beren gai organikoak kudeatzen baitituzte, beren baliabideekin, eta, horrenbestez, hondakinik sortu gabe.

Denera jota, 4. eremuan guztira dauden 1.662 etxebizitzetatik, orain arte, 562k eman dute izena gai organikoen kudeaketan parte hartzeko (guztien %33,8). Haietatik, 217 daude izena emanda konposta egiteko (eremuko etxebizitza guztien %13,1), eta 315, 5. edukiontzia erabiltzeko (etxebizitza guztien %19,0).

Bestalde, adierazi behar da atzo arte, 1. eremuan izena emandako etxebizitzak 465 zirela (eremu horretako etxebizitza guztien -1.374- %33,8), 2. eremuan 360 (%27,6) eta 3. eremuan 617 (%41,7). Hortaz, orain arte, lau eremu hauen kopuru osoa 2.004 izen-ematekoa da, eta parte-hartzea, beraz, %34,4koa. 

Bilketan parte hartzea borondatezkoa da, baina aurretik izena eman behar da. Helburua da kalitate oneko gai organikoak bereiztea, material desegokirik gabe, etxean konposta egiteko edo bosgarren edukiontzira botatzeko. Etxeko konpostajearen kasuan, boluntarioei hitzordua egingo zaie, informazioa emateko bilera baterako. Horrez gain, bilketa egin ahal izateko materiala eta konpost-ontzi bat emango zaie bilera horretan.

Bosgarren edukiontzia duten herrietan, kalitate oneko gai organikoak, desegokiak diren materialak gabe, berariazko edukiontzi marroira bota beharko dituzte. Edukiontzi horren izena “Gai organikoak” da, eta proiektuan parte hartu nahi duten herritarrei emango zaien giltza batez baino ezin izango da ireki. Era berean, “gainerakoen” frakzioa (gai organikoak ez diren materialak eta lehen edukiontzi berdera botatzen zirenak) edukiontzi berdera bota beharko dute. Edukiontzi berde horretan “Gainerakoak” izena jartzen du. “Gai organikoetarako” edukiontziak eta “Gainerakoetarako” edukiontziak bilketa gune guztietan egongo dira. Izena ematen duten pertsonei bisita egingo zaie etxebizitzetara. Hartara, bilketa egin ahal izateko behar den materiala eta bosgarren edukiontzia irekitzeko giltza banatuko zaizkie.

Bosgarren eremuan, irailaren 12an ezarriko da bilketa. Zehazki, 1.521 etxebizitza hartzen ditu eta 3.555 biztanle. Herri hauetan ezarriko da:

Itza: Itza, Zuasti, Aginaga Itza, Aldaba, Aldatz, Aritz, Atondo, Zia, Eritze, Gulia, Larunbe, Lete, Otxobi, Orderitz, Saratsa eta Saratsate.
Berriobeiti: Aitzoain, Berriobeiti, Berriogoiti, Añezkar, Ballariain, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza Berriobeiti.

Informazio kanpaina iraila arte

IV. fase honetako informazio kanpaina uztailaren amaieran hasi zen eta irailean amaituko da, azken eremukoa egiten denean. Finkatu den eremu bakoitzean, bilketa abiarazteko egunaren aurreko bi asteetan egingo da informazio kanpaina hori. Kanpaina hasi aurretik, informazioa emateko gutunak ari gara bidaltzen eremu bakoitzera.

Gainera, beste alde batetik, irailetik aurrera, egun bosgarren edukiontzia ezarrita duten hiri eremuko herrietan indartzeko kanpaina bat egingo da.

Aurreko faseetan gertatu zen moduan, bilketa programan familia boluntarioek parte hartzen dute. Dena den, gogora ekarri behar da gai organikoak berreskuratzea legeriak ezarritako erantzukizun bat dela. Helburua da kalitate oneko gai organikoak bereiztea, desegokiak diren materialak bota gabe, edo konposta egiteko, edo, bere kasuan, bosgarren edukiontzira botatzeko.

Hainbat bide izena emateko

Hainbat bide egokitu da lehen aipatu diren eremu horietan bizi direnek argibideak eskuratu ditzaten eta izena eman dezaten:

  • Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Zerbitzuaren telefonora deitzea (948 42 32 42), astelehenetik ostiralera, 07:30 eta 18:00 artean.

  • WhatsApp mezu bat bidaltzea, “Bilketa organikoan izena eman” adierazita, 628 44 88 44 telefono zenbakira (ondoren, deia jasoko du interesa duenak, izen-ematea formalizatzeko behar diren datuak galdetzeko).

  • On line egitea, Mankomunitatearen webgunetik lotura honetan.

  • Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoetan egitea, Navas de Tolosa kalearen 29.ean, behealdean, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 15:00etara.

Izena eman eta handik egun batzuetara, etxeko konpostajearen kasuan, informazioa emateko bilera baterako deia egingo zaie familiei eta bertan konpost-ontzia banatuko zaie. Bosgarren edukiontziaren kasuan, teknikariak bisita egingo die. Bisita horretan, hain zuzen, gai organikoen edukiontzia irekitzeko giltza, berariazko ontzi bat eta informazioa emateko beste material batzuk emango dizkie.

Beste albiste batzuk