Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2018/03/08

Iruñerriko Mankomunitateak janariaren ustiapena handitzeko proba pilotu bat abiaraziko du

Nahi duten bezeroek beraien janari soberakinak eramateko eskatzeko aukera izango dute Iruñeko 44 jatetxetan eta Mutiloako beste batean

Iruñerriko Mankomunitateak, martxoaren 9an, janariaren ustiapena handitzeko pilotu proba bat martxan jarriko du Iruñeko 44 jatetxetan eta Mutiloako beste batean.

Nahi duten bezeroek otordua egin ondoren, soberan gelditu zaien janaria beraiekin eramateko aukera izango dute. Janari hori mikrouhin labera sartzeko egokia den ontzi batean eskainiko dute. Erabili ondoren, aipatutako ontzia bai konpost, bai gai organiko bilketa egiteko edukiontzi marroietan uzteko aukera izango dute birziklatzeko.
  
Kanpainaren helburua jatetxeetan zaborretara botatzen den egoera oneko janari kantitaea gutxitzea da, eta, ondorioz, sortutako hondakin organikoaren kopurua murriztea. Ildo berean, janariaren zarrastelkeriarekiko herritarren eta ostalaritzan ari diren profesionalen sentsibilizazioa landu nahi du.
  
Egunero jateko onak dauden hainbat tona elikagai botatzen dira zaborretara. Horren ondodrioz, errekurtso gehiegi ez dira probezten eta gai-organikoen sorrera handitzen da. Proposatutako kanpaina honek “Hemen ez dugu ezer botatzen… eraman zure janari-hondarrak!” lelopean bi asteko iraupena izango du eta, horietan, 25 ontzi eta 20 adierazteko informazio-txartelak banatuak izango dira jatetxe bakoitzean. Martxoaren amaieran emaitzen azterkera egingo da eta, emaitzen arabera, kanpainak aurrera jarraituko duen edo ez erabakiko da.

Gogora ekarri behar da kanpaina hau Nafarroa osoan martxan dagoen kanpaina baten zati bat dela. Hain zuzen, joan den maiatzaren 16an Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Hondakinen Partzuergoak eta Iruñerriko Mankomunitateak elkarrekin, “¿Marrones? Sí, gracias / Organikoak? Bai, mila esker” lelopean abiatu zutena. Hartara, gai-organikoak berziklatzera gonbidatzen du.
 

Beste albiste batzuk