Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2020/03/18

IMren jarraibideak, etxeko hondakinak botatzeko

Iruñerrian hondakinen bilketa normaltasunez ari da gauzatzen

Koronabirusaren pandemiak eragindako osasun-krisiaren egoera dela-eta, Iruñerriko Mankomunitateak jakinarazi du hondakinen bilketa normaltasunez ari dela garatzen. Gainera, erakundeak jarraibide batzuk eman nahi ditu, etxeko hondakinak botatzeko:

1. Trantsizio Ekologikorako Ministerioak adierazi duen moduan, gaixo daudenen edo sintomak dituztenen etxeko hondakinak (eskularruak, maskarak, paperezko mukizapiak eta antzekoak) hermetikoki itxita dauden poltsetan sartu behar dira eta poltsa horiek, era berean, hondakinen poltsen barnean, eta gero ‘gainerakoen’ edukiontzira bota behar dira. Horrenbestez, ezin dira inolaz ere beste frakzio batzuen edukiontzietara bota.

2. Bilketa-zerbitzua normaltasunez garatzen ari denez, hondakinak bereizten jarraitu behar da. Hondakinak beti poltsa itxietan eta dagokien edukiontzien barnean botako dira. Hartara, poltsak kalean ez uztean, bilketaz arduratzen diren langileen lana errazten dugu eta gaixotasunaren kutsapena laguntzea ekiditen dugu.

3. Egun hauetan garbiketa- eta txukuntze-lanak egiten badira etxean, ehun-hondakinak eta zapatak etxean utzi beharko dira, edukiontziek gainezka egitea saihesteko.

4. Gogoan izan Emausko Trapuketariek etxez etxe egiten duten tamaina handikoen bilketa zerbitzua bertan behera utzita dagoela (nahiz eta eskaerak jasotzen jarraituko den eta ahal denean emango zaien arreta). Ondorioz, tamaina handikoak ez dira kalean utzi behar.

Gainera, gogora ekarri behar da beste bilketa hauek bertan behera utzita daudela berriro abisua eman arte: etxeko hondakin berezien bilketa garbigune finkoetan eta mugikorretan, jan-edanen establezimenduetan Elikagaien Bankurako egiten den bilketa eta beira-bilketa Alde Zaharreko ostalaritzako establezimenduetan.

Azkenik, adierazi behar da Iruñerriko Mankomunitatea indartzen ari dela edukiontzien garbiketa- eta desinfekzio-zerbitzuak.

Beste albiste batzuk