Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2020/05/15

Igandean berriro hasiko da garbigune mugikorrek udal-azoketan egiten duten bilketa-zerbitzua

Gainerako garbigune mugikorrak zerbitzua ematen hastea progresiboki egingo da hurrengo faseetan

Heldu den igandean, maiatzak 17, konfinamendua arintzeko plana dela-eta, berriro hasiko da etxeko hondakin bereziak jasotzeko udal-azoketan arreta ematen duten garbigune mugikorren bilketa-zerbitzua. Zerbitzua igandean hastean, arreta emango den lehen azoka Landabengoa izango da (Iruñea).

Astelehenetik igandera zerbitzua emango den azoken zerrenda hau da, hain zuzen ere:

  • Astelehena – Noain (Foruen plaza)
  • Asteartea – Barañain (Haraneko etorbidea)
  • Asteazkena – Burlata (Zalduko kalea)
  • Osteguna – Atarrabia (Konstituzioaren plaza)
  • Osteguna – Uharte (San Joan plaza)
  • Ostirala – Zizur Nagusia (Idoia parkeko aparkalekua)
  • Larunbata – Berriozar (Errota kalea, 2) 09:00etatik 11:00etara
  • Larunbata – Beriain (Larre plaza) 11:30etik 14:00etara
  • Larunbata – Sarriguren (Espainiako etorbidearen eta Ibia kalearen arteko gurutzagunea)
  • Igandea – Landaben (8. kalearen eta K kalearen arteko gurutzagunea)

Bilketa-ordutegia 09:00etatik 14:00etarakoa izango da, Berriozarren (09:00etatik 11:00etara) eta Beriainen (11:30etik 14:00etara) izan ezik.

Nabarmendu behar da gainerako garbigune mugikorrak zerbitzua ematen hastea progresiboki egingo dela hurrengo faseetan. Gogoan izango denez, garbigune finko eta mugikor guztiek martxoaren 16an utzi zuten bertan behera beren jarduna, koronabirusaren krisiaren ondorioz. Apirilaren 27an, astelehena, berriro martxan hasi ziren E. Leclerc eta Eroski hipermerkatuetako garbigune finkoak, 11:00etatik 19:00etarako ordutegian, supermerkatu handien jarduerari lotuta egotean. Eta horrenbestez, jardunik gabe jarraitzen dute Burlatako garbigune finkoak eta gainerako garbigune mugikorrek.

Zer eraman daiteke garbigune mugikorretara?

Etxebizitzetan sortzen diren hondakin bereziak gaika jasotzen dira garbigune mugikorretan. Zehazki, produktu hauek eraman daitezke haietara:

  • Margo-produktuak: margo-tuboak eta -poteak, disolbatzaileak, desugertzaileak.
  • Automobilen produktuak: olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak eta beste fluido batzuk.
  • Beste produktu berezi batzuk: fluoreszenteak, olio erabiliak, pilak, aerosolak, argizariak, bernizak eta garbiketako beste produktu batzuk.
  • Etxeko beste hondakin batzuk: etxetresna elektriko txikiak, arropa, zura, jostailuak…

Garrantzitsua da gogora ekartzea tamaina handikoak ez direla biltzen garbiguneetan. Hain zuzen, 948 302 898 telefono-zenbakira deituta eska daiteke biltzeko. Nahiz eta alarma-egoera izendatu zenean etxez etxe tamaina handikoak biltzeko zerbitzua bertan behera gelditu zen, eskaerei arreta ematen jarraitzen da, ahal denean egin dadin bilketa.

Beste albiste batzuk

  • Lauhilekoaren amaieran ordainduko litzateke itxialdiak ukitutako egunei dagokien fakturaren zatia
  • COVID-19aren aurka egiteko Nafarroako Gobernuak agindutako neurrien artean ezarrita dago Hiri Garraioan gehieneko edukiera %50ekoa izango...
  • Kostuak ordaintzera zigortu du alderdi demandatua, Nafarroako Kontratuen Administrazio Auzitegia