Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2015/10/09

Hurrengo asteartean abiaraziko da bosgarren edukiontziaren bidez gai organikoak biltzea Gorraitzen, Olatzen, Ollokin eta Sarrigurenen

Lau herri horietako 2.162 etxebizitza daude izena emanda bilketan; hau da, etxebizitza guztien %29,9

Hurrengo asteartean, urriak 13, gai organikoen gaikako bilketa hasiko da Gorraitzen, Olatzen, Ollokin eta Sarrigurenen. Lau herri horiek Sanduzelai, Buztintxuri, Artika, Artika Berri, Arrotxapea, Antsoain, Txantrea, Ermitagaña, Mendillorri, Burlata, Atarrabia eta Uharterekin bat egingo dute bosgarren edukiontziaren hirugarren fase honetan, bilketa mota hau Iruñeko gainerako auzoetara eta Iruñerriko beste herri batzuetara hedatzea ekarriko duen honetan.

Gogoan izango denez, bilketa mota honen lehen esperientzia Barañainen egin zen, 2013ko azaroan, eta bigarren fasean, 2014an, Iruñeko zenbait auzotara (Iturrama, Mendebaldea, Ermitagaña, Donibane eta Etxabakoitz) eta Zizur Nagusia eta Zizur Txikia herrietara zabaldu zen. 

Hirugarren fase honetan, bilketa bi etapatan ezartzen ari da: lehena maiatz eta ekain artean egin zen, eta bigarrena, irail hasieran hasi zena, abendu artekoa izango da. Guztira, 1.511 edukiontzi jarriko dira, modelo berri batekoak (albotik kargatzekoak eta 2.400 litroko edukierakoak), eta, hortaz, 2013an eta 2014an jarritakoetatik desberdinak (atzetik kargatzekoak eta 1.000 litroko edukierakoak). Modelo zahar horretako edukiontziak abuztuan zehar ordezkatu ziren.

Horrenbestez, beste 99.647 etxebizitzak edukiko dute eskura bosgarren edukiontzia, eta, aurreko faseetakoei gehituta, guztira, 142.414 etxebizitza izango dira.

III. fase honetan ezartzeko egutegia

Udaberriko kanpainan, egun hauetan abiarazi ziren bilketak:

Maiatzaren 4an: Sanduzelai, ArtiKa, Artika Berri, Buztintxuri
Maiatzaren 25ean: Arrotxapea
Ekainaren 15ean: Antsoain, Txantrea

Udazken-neguko kanpainan, aurreikusita dagoenez, egun hauetan abiaraziko dira bilketak:

Irailaren 7an: Erripagaña, Mendillorri Irailaren 28an: Burlata, Atarrabia, Uharte 
Urriaren 13an: Gorraitz, Olatz, Olloki, Sarriguren
Urriaren 26an: I. eta II. zabalguneak, Belosogoiti
Azaroaren 9an: Azpilagaña, Milagrosa, Andre Maria Erregina, Sadar, Lezkairu
Azaroaren 23an: Mutiloa, Cordovilla, Beriain, Noain
Abenduaren 7an: Arre, Berriozar, Orkoien eta Alde Zaharra*

* Gogoan izan behar da, arrazoi logistikoen ondorioz, Alde Zaharrean abenduaren 7an abiaraziko dela bilketa, eta ez urriaren 26an, hasiera batean aurreikusita zegoen moduan.

Aurreko faseetan gertatu zen moduan, bilketa programan familia boluntarioek parte hartzen dute. Dena den, gogora ekarri behar da gai organikoak berreskuratzea legeriak ezarritako erantzukizun bat dela. Esperientziaren helburua da kalitate oneko gai organikoak botatzea, desegokiak diren materialak bota gabe, berariazko edukiontzi marroi batera. Edukiontzi horren izena “Gai organikoak” da, eta ekimenean parte hartzeko izena eman duten herritarrei eman zaien giltza batez baino ezin da ireki. 

Era berean, “gainerakoen” frakzioa (gai organikoak ez diren materialak eta lehen edukiontzi berdera botatzen zirenak) edukiontzi berdera bota behar da. Edukiontzi berde horretan “Gainerakoak” izena jartzen du.

2.162 etxebizitza izena emanda eta 145 edukiontzi

Gai organikoak bildu ahal izateko, asteartea eta asteazkena artean 145 edukiontzi kokatuko dira Gorraitzen (47), Olatzen (12), Ollokin (15) eta Sarrigurenen (71) dauden bilketa guneetan.

Atzo arte 2.162 etxebizitza zeuden izena emanda herri horietan; beraz, etxebizitza guztien %29,9 (7.222). Dena den, ziur asko, portzentaje horiek handitu egingo dira hurrengo egunetan, Mankomunitateko teknikariak lau herri horietako etxebizitzatara joatekoak baitira aste honetan.

Udaberriko kanpainako lehen eremuan (Sanduzelai, Buztintxuri, Artika eta Artika Berri hartu zituen) etxebizitza guztien %37,7k eman dute izena orain arte. Bigarren eremuan, hau da, Arrotxapea auzoan, oraingoz, %42,7k eman dute izena. Udaberriko hirugarren eremuan, Antsoainen eta Txantrean, %41,2 dira izena emandakoak. Udazkeneko kanpainako lehen eremuan, Erripagañan eta Mendillorrin, %47,0k eman dute izena orain arte. Eta amaitzeko, Burlatan, Atarrabian eta Uharten, %36,9 dira izena emandakoak.

Nabarmendu behar da gai organikoen gaikako bilketa ezartzeko I. eta II. faseetan, 2013an eta 2014an abiarazitakoetan, izena emandakoen kopuruak gora egiten jarraitzen duela. Izan ere, esparru haietan %45,0 eta %49,6 dira, hurrenez hurren, izena emandako etxebizitzak.

Garrantzitsua da gogora ekartzea herritarrek izena ematen jarrai dezaketela gai organikoen bilketan, edozein unetan. 

Hainbat bide izena emateko

Hainbat bide egokitu da lehen aipatu diren eremu horietan bizi direnek argibideak eskuratu ditzaten eta izena eman dezaten:

  • Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Zerbitzuaren telefonora deitzea (948 42 32 42), astelehenetik ostiralera, 07:30 eta 18:00 artean.
  • WhatsApp mezu bat bidaltzea, “Bilketa organikoan izena eman” adierazita, 628 44 88 44 telefono zenbakira (ondoren, deia jasoko du interesa duenak, izen-ematea formalizatzeko behar diren datuak galdetzeko).
  • On line egitea, Mankomunitatearen webgunetik (www.mcp.es).
  • Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoetan egitea, Navas de Tolosa kalearen 29.ean, behealdean, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 15:00etara.
  • Amaitzeko, bilketaren hirugarren fase honen barneko herri eta auzoetara joaten diren garbigune mugikorretan ematea izena.

Izena eman eta handik egun batzuetara teknikariak etxebizitzetara joaten dira, eta edukiontzia ireki ahal izateko giltza, berariazko ontzi bat eta informazio material batzuk banatzen dituzte.  

 

Beste albiste batzuk

  • Zuhaitza 2.530 botila berrerabilgarrik eratuta dago eta zortzigarren urtez jarraian kokatu da Baluarteko plazan
  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua