Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2013/05/22

Garbigune mugikorrak kokaleku gehiagotara iritsiko dira

Biltzeko hamar gune gehiago antolatuta, herritar gehiagok izango dute eskura produktu bereziak biltzeko zerbitzua.

Aste honetatik aurrera garbigune mugikorrak beste hamar kokalekutara iritsiko dira, produktu bereziak biltzeko zerbitzua herritar gehiagori eskaintzeko helburuarekin. Hartara, mota honetako 38 zerbitzu emango dira aste bakoitzeko. 

Goizetan, 09:00 eta 14:00 artean, biltzeko zerbitzuko ibilgailua hiru kokaleku berri hauetara joango da: bi Iruñean daude (Donibane/Yamaguchi eta Mendillorri), eta hirugarrena, Artikaberrin. Eta arratsaldeetan, 16:00 eta 21:00 artean, zazpi kokaleku berri hauetara joango da: lau Iruñean daude (Gurutzeko plaza, Abejeras kalea, Kontseiluko plaza eta San Kristobal kalea Txantrean), eta beste bana, Zizur Nagusian, Barañainen eta Burlatan. 

Horrez gain, biltzeko zenbait ordutegi aldatu egin dira. Aldaketa horiek eta biltzeko kokaleku berriak dokumentu honetan kontsultatu daitezke. Garbigune mugikorren kokaleku guztien xehetasunak eguneratuta daude jada argibide eskupaper honetan.

Berrikuntza hauen guztien aurkezpenean –gaur goizean egina Iruñeko Kontseiluko plazan–, Mankomunitateko lehendakari José Muñozek adierazi du 2012. urtean garbigune mugikorrek 94.122 bisita izan zituztela, hau da, aurreko urtearekin alderatuta, %4,5 gehiago. Gainera, guztira, 138.988 gauza utzi ziren, hau da, %5,6 gehiago. Muñozek nabarmendu du, utzitako materialen artean, gehien uzten den produktuetako bat etxeko olio erabilia dela. Zehazki, 2012an garbigune mugikorrek 62.000 litro olio baino gehiago jaso zituzten (jasotako guztiaren %60).

Etxeko eta automobileko hondakin bereziak 

Iruñerriko herritarren zerbitzura jarritako instalazio bat da garbigunea, eta etxeko eta automobileko hondakin bereziak gaika biltzeko helburua du. Garbiguneak bi motatakoak dira: finkoak eta mugikorrak. Finkoak Eroski eta Leclerc hipermerkatuetako aparkalekuetan daude, eta mugikorrak herri eta auzo desberdinetara joaten diren ibilgailuak dira. Esan den moduan, beraz, aste honetatik aurrera 38 kokalekutara joango dira aste bakoitzeko

Irudian, ezkerretik eskuinera, José Ignacio Valencia, SCPSAko Administrazio Kontseiluko kidea, José Muñoz, Mankomunitateko lehendakaria, Carmen Lainez, Mankomunitateko Hondakinen Arloko zuzendaria, eta José Luis Ruiz, SCPSAko Kontseiluko kidea. 

 

Beste albiste batzuk

  • N1, N2 eta N7 lineek emango dute zerbitzua, gaueko zerbitzuko egungo eskaeraren %70 hartzen baitute hiruren artean
  • Lauhilekoaren amaieran ordainduko litzateke itxialdiak ukitutako egunei dagokien fakturaren zatia
  • COVID-19aren aurka egiteko Nafarroako Gobernuak agindutako neurrien artean ezarrita dago Hiri Garraioan gehieneko edukiera %50ekoa izango...