Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2015/06/26

Gai organikoen gaikako bilketarako etxebiziten %39,9k eman dute izena udaberriko kanpainan

Antsoainen eta Txantrean ekainaren 15ean abiarazi zen, eta etxebizitzen %33,1ek eta %43,2k eman dute izena, hurrenez hurren

Gai organikoen gaikako bilketa ezartzeko hirugarren fasean, joan den maiatzean hasitakoan, 13.762 etxebizitzak eman dute izena, hau da, fase horretako herri eta auzoetako etxebizitza guztien %39,9k (34.512). 

Gogora ekarri behar da hirugarren fase honetan ezartzea bi etapatan egingo dela: lehena maiatz eta ekain artean egin da, eta bigarrena, berriz, irail eta abendu artean egingo da. Lehenbiziko etapa horretan, hain zuzen, maiatzaren 5ean hasitakoan, Sanduzelai, Buztintxuri, Artika, Artika Berri, Arrotxapea, Antsoain eta Txantrea herri eta auzoek parte hartu dute. 

Bilketa mota hau abiarazten azkenak Antsoain eta Txantrea izan dira. Antsoainen, 1.514 etxebizitzak eman dute izena, etxebizitza guztien %33,1ek (4.579), eta Txantrean, 3.641 etxebizitzak, etxebizitza guztien %43,2k (8.380). Bi horietan, ekainaren 15a eta 17a artean kokatu ziren edukiontziak.

Zehazki, herri eta auzo bakoitzean, izen-emateak hauek izan dira:

  • Artika: 178 etxebizitza / 75 izena emanda / %42,1
  • Buztintxuri: 3.960 etxebizitza / 1.368 izena emanda / %34,5
  • Artika Berri: 1.724 etxebizitza / 607 izena emanda / %35,2
  • Sanduzelai: 4.738 etxebizitza / 1.961 izena emanda / %41,4
  • Arrotxapea: 10.953 etxebizitza / 4.616 izena emanda / %42,1
  • Antsoain: 4.579 etxebizitza / 1.514 izena emanda / %33,1
  • Txantrea: 8.380 etxebizitza / 3.621 izena emanda / %43,2
  • Guztira: 34.512 etxebizitza / 13.762 izena emanda / %39,9

Hirugarren fase honetan ezartzeak irailean jarraituko du, udazken-neguko kanpainan. Abendua bitartean egingo da, egutegi honen arabera:

  • Irailaren 7an: Erripagaña, Mendillorri
  • Irailaren 28an: Burlata, Atarrabia, Uharte
  • Urriaren 13an: Gorraitz, Olatz, Olloki, Sarriguren
  • Urriaren 26an: I. eta II. zabalguneak, Alde Zaharra, Belosogoiti
  • Azaroaren 9an: Azpilagaña, Milagrosa, Andre Maria Erregina, Sadar, Lezkairu
  • Azaroaren 23an: Mutiloa, Cordovilla, Beriain, Noain
  • Abenduaren 7an: Arre, Berriozar, Orkoien
Edukiontziak ordeztea ekainaren 29tik aurrera 

Kanpaina honetako lehen lau eremuetan (Artika, Buztintxuri, Artika Berri eta Sanduzelai), hasiera batean, atzetik kargatzeko eta 1.000 litroko edukierako edukiontziak kokatu ziren eta hurrengo astelehenetik aurrera, ekainak 29, albotik kargatzekoak eta 2.400 litrokoak kokatuko dira haien ordez.

Guztira, 2015ean, modelo berri horretako 1.511 edukiontzi jarriko dira. Horrenbestez, bosgarren edukiontzia 99.706 etxebizitzaren esku egongo da, eta aurreko faseetakoei gehituta, guztira, 142.473 etxebizitzaren esku.

Aurreko faseetan gertatu zen moduan, bilketa programan familia boluntarioek parte hartzen dute. Dena den, gogora ekarri behar da gai organikoak berreskuratzea legeriak ezarritako erantzukizun bat dela. Esperientziaren helburua da kalitate oneko gai organikoak botatzea, desegokiak diren materialak bota gabe, berariazko edukiontzi marroi batera. Edukiontzi horren izena “Gai organikoak” da, eta ekimenean parte hartzeko izena eman duten herritarrei eman zaien giltza batez baino ezin da ireki. 

Era berean, “gainerakoen” frakzioa (gai organikoak ez diren materialak eta lehen edukiontzi berdera botatzen zirenak) edukiontzi berdera bota behar da. Edukiontzi berde horretan “Gainerakoak” izena jartzen du.

Hainbat bide izena emateko

Gai organikoen bilketa abiarazita dauden tokietan oraindik ere badago izena ematea. Hain zuzen, hainbat bide daude egiteko:

  • Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Zerbitzuaren telefonora deitzea (948 42 32 42), astelehenetik ostiralera, 07:30 eta 18:00 artean.
  • WhatsApp mezu bat bidaltzea, “Bilketa organikoan izena eman” adierazita, 628 44 88 44 telefono zenbakira (ondoren, deia jasoko du interesa duenak, izen-ematea formalizatzeko behar diren datuak galdetzeko).
  • On line egitea, Mankomunitatearen webgunetik lotura honetan.
  • Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoetan egitea, Navas de Tolosa kalearen 29.ean, behealdean, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 15:00etara.
  • Amaitzeko, bilketaren hirugarren fase honen barneko herri eta auzoetara joaten diren garbigune mugikorretan ematea izena.

Izena eman eta handik egun batzuetara teknikariak etxebizitzetara joaten dira, eta edukiontzia ireki ahal izateko giltza, berariazko ontzi bat eta informazio material batzuk banatzen dituzte.  

Beste albiste batzuk

  • Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea ordeztuko du zerbitzu horrek
  • Jaien ingurunean bildutako hondakinen kantitatea %9,09 handitu da, eta bildutako beiraren kantitatea, %26,59
  • Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela