Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2015/08/12

Gai organikoak botatzeko edukiontziak ordeztuko dira Zizur Nagusian eta Zizur Txikian

Atzetik kargatzekoa eta 1.000 litroko edukierakoa zen modelo zaharraren ordez berria jarriko da, albotik kargatzekoa eta 2.400 litrokoa

Bihar eta etzi, abuztuak 13 eta 14, Iruñerriko Mankomunitateak gai organikoak botatzeko edukiontziak ordeztuko ditu Zizur Nagusian eta Zizur Txikian; zehazki, atzetik kargatzekoak zirenen eta 1.000 litroko edukiera zutenen ordez albotik kargatzekoak direnak eta 2.400 litroko edukiera dutenak jarriko dira. Hain zuzen ere, 100 edukiontzi aldatuko dira.

Bosgarren edukiontzia 2014ko azaroan ezarri zen bi udalerri hauetan, gai organikoen gaikako bilketa abiarazteko bigarren fasearen barnean. Geroztik, Iruñeko eta Iruñerriko beste toki batzuetan erabiltzen ari diren modeloa baino txikiagoa dena ari ziren baliatzen bilketa egiteko. Joan den astean, Iturrama, Ermitagaña eta Hego Etxabakoitzen ordeztu ziren edukiontziak. 

Edukiontzia ezartzeko hirugarren faseak jarraipena izango du irailean, eta Erripagañan eta Mendillorrin hasiko da 

Jakina denez, 2015 honetan gai organikoen gaikako bilketa ezartzeko hirugarren fasea ari da gauzatzen. Izan ere, udaberriko kanpainan, maiatz eta ekainean, edukiontzi hori kokatu zen Sanduzelain, Buztintxurin, Artikan, Artika Berrin, Arrotxapean, Antsoainen eta Txantrean.

Hirugarren fase horrek jarraipena izango du irailean, udazken eta neguko kanpainan. Hain zuzen ere, irailaren 7an hasiko da, orduan kokatuko baitira edukiontziak Erripagañan eta Mendillorrin. 

Hona hemen, udazken-neguko kanpaina honetan sartuko diren tokiak eta hasteko egunak:

  • Irailaren 7an: Erripagaña, Mendillorri
  • Irailaren 28an: Burlata, Atarrabia, Uharte
  • Urriaren 13an: Gorraitz, Olatz, Olloki, Sarriguren
  • Urriaren 26an: I. eta II. zabalguneak, Alde Zaharra, Belosogoiti
  • Azaroaren 9an: Azpilagaña, Milagrosa, Andre Maria Erregina, Sadar, Lezkairu
  • Azaroaren 23an: Mutiloa, Cordovilla, Beriain, Noain
  • Abenduaren 7an: Arre, Berriozar, Orkoien

Beste albiste batzuk

  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23
  • Eguneko gutxieneko zerbitzuak %60koak izango dira puntako orduetan eta %40koak ordu lasaietan