
Gai organikoak botatzeko edukiontziak ordeztuko dira Iturraman, Ermitagañan eta Hego Etxabakoitzen
Bihar eta etzi, abuztuak 6 eta 7, Iruñerriko Mankomunitateak Iruñeko zenbait tokitan gai organikoak botatzeko edukiontziak ordeztuko ditu; zehazki, atzetik kargatzekoak zirenen eta 1.000 litroko edukiera zutenen ordez albotik kargatzekoak direnak eta 2.400 litroko edukiera dutenak jarriko dira. Hain zuzen ere, Iturraman, Ermitagañan eta Hego Etxabakoitzen egingo dira aldaketak. Bosgarren edukiontzia 2014ko urrian eta azaroan ezarri zen Iruñeko auzo horietan, gai organikoen gaikako bilketa abiarazteko bigarren fasearen barnean. Geroztik, Iruñeko eta Iruñerriko beste toki batzuetan erabiltzen ari diren modeloa baino txikiagoa dena ari ziren baliatzen bilketa egiteko.
Edukiontzia ezartzeko hirugarren faseak jarraipena izango du irailean
Jakina denez, 2015 honetan gai organikoen gaikako bilketa ezartzeko hirugarren fasea ari da gauzatzen. Izan ere, udaberriko kanpainan, maiatz eta ekainean, edukiontzi hori kokatu zen Sanduzelain, Buztintxurin, Artikan, Artika Berrin, Arrotxapean, Antsoainen eta Txantrean.
Hirugarren fase horrek jarraipena izango du irailean, udazken eta neguko kanpainan. Hain zuzen, abendua arte luzatuko da, egutegi honen arabera:
- Irailaren 7an: Erripagaña, Mendillorri
- Irailaren 28an: Burlata, Atarrabia, Uharte
- Urriaren 13an: Gorraitz, Olatz, Olloki, Sarriguren
- Urriaren 26an: I. eta II. zabalguneak, Alde Zaharra, Belosogoiti
- Azaroaren 9an: Azpilagaña, Milagrosa, Andre Maria Erregina, Sadar, Lezkairu
- Azaroaren 23an: Mutiloa, Cordovilla, Beriain, Noain
- Abenduaren 7an: Arre, Berriozar, Orkoien
Beste albiste batzuk
- 3 metroko zabalera eta 66 metrotik gorako luzera du egiturak
- Linea bakoitzeko azken bidaiaren irteera gutxi gorabehera 21:00etara aurreratuko da bi egun horietan
- 2,2 metroko zabalera eta 39ko luzera du egiturak, eta ibai-pasealekua Arazuri eta Ibero artean handitzearen barnean dago