Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2021/02/01

Foru Aginduaren ondorioz ixtera behartuta dauden negozioei hondakinengatiko fakturazioa murriztuko die berriro SCPSAk

Ixte-neurriak leheneratzen direnean, ixteak ukitutako egunei dagokien fakturaren zatia ordainduko da

Tabernen, kafetegien eta jatetxeen barnealdean jarduera etenda dagoenez –Nafarroako Gobernuak 2/2021 Foru Aginduan dekretatutako aparteko prebentzio-neurrien barnean ezarrita–, Iruñerriko Zerbitzuak, SA (SCPSA) Mankomunitatea kudeatzen duen sozietateak egoera hori kontuan hartuko du berriro hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzua fakturatzean.

Horretarako, 2020an egin zen moduan, hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzua emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoen sortzapena etengo da jarduera horietarako, haiek ixtea indarrean dagoen bitartean.

Hartara, Iruñerriko Mankomunitatea kudeatzen duen sozietateak kasu bakoitzari dagokion ohiko tarifaren arabera fakturatuko die lehen lauhilekoa hasiera batean negozioei. Ixte-neurriak leheneratzen direnean, eta aintzat hartuta negozioek beren establezimenduen barnealdean arreta ematerik izan ez duten egunak, SCPSAk abonu-faktura bat egingo du, sortzapena eteteak ukitutako egunei egokituko zaiena.

Lehen lauhilekoari dagokion fakturarekin batera informazio-gutun bat bidaliko du Mankomunitateak, ondorio ekonomikoak minimizatzen laguntzeko pandemian hartutako neurri hauei buruzkoa.

Argibide gehiago behar dituzten negozioen titularrak Mankomunitatearen webgunean sar daitezke (www.mcp.es) edo herritarrei arreta emateko telefono-zenbakira dei dezakete (948423242).

Beste albiste batzuk

  • Erakundeak iraunkortasunarekin duen konpromisoa nabarmendu du Campiónek, bere jarduketa guztiak markatzen dituena
  • Parte hartzeko, Mankomunitatearen webgunean izena eman behar da: www.mcp.es
  • Gainera, gaueko zerbitzuaren ordutegia pandemiaren aurreko bera izatera itzuliko da