Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2020/10/22

Foru Aginduaren ondorioz ixtera behartuta dauden negozioei hondakinengatiko fakturazioa murriztea proposatuko du SCPSAk

Lauhilekoaren amaieran ordainduko litzateke itxialdiak ukitutako egunei dagokien fakturaren zatia

Tabernak, kafetegiak, jatetxeak, bingoak eta joko- eta josteta-aretoak itxita daudenez Nafarroako Gobernuak agindutako neurri apartekoen ondorioz, Mankomunitatea kudeatzen duen Iruñerriko Zerbitzuak S.A. sozietateak (SCPSA) erakunde horretako Batzorde Iraunkorrari proposatuko dio (urriaren 26an egingo du saioa batzorde horrek) negozio horiei dagokien hirugarren lauhilekoko (irailetik abendura) hondakinen fakturazioa murrizteko. 

Aurreikusten den moduan neurri hori berresten bada, hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzua emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoen sortzapena eten egingo da jarduera horietarako, haiek ixteko agindua indarrean dagoen bitartean. Neurri hau aplikatu zuen SCPSAk jada joan den udaberrian, alarma-egoera deklaratzea ekarri zuen 463/2020 Errege Dekretua eta haren segidako luzapenak kaleratu zirenean.

Hartara, Iruñerriko Mankomunitatea kudeatzeko sozietateak hirugarren lauhilekoa fakturatuko lieke negozioei hasiera batean, kasu bakoitzari dagokion ohiko tarifaren arabera. Gero, lauhilekoaren amaieran, eta aintzat hartuta negozio horiek itxita eman dituzten egunak, SCPSAk ordainketa-faktura bat jaulkiko luke, sortzapena eteteak ukitutako egunei egokituko litzaiekeena.

Argibide gehiago nahi dituzten negozioen titularrek Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Zerbitzura jo dezakete (948423242 telefonoa).

Beste albiste batzuk