Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2021/09/24

Etxeko eta auzoko konpost onenarendako II. lehiaketako sariak banatu dira

Iruñerrian konposta egiten duten pertsona guztiek parte har zezaketen lehiaketan

Gaur arratsaldean, Iruñerrian konposta egiten duten pertsonentzat antolatu zen etxeko eta auzoko konpostaje onenarendako bigarren lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia egin da.

Sariak diru-kopuru bat izan dira, baratzerako eta/edo lorategirako produktuekin edo Nafarroako Landetxeen Sareko establezimendu batean nekazaritza-turismoko egonaldi batekin trukatu beharrekoa. Etxeko konpost onenarendako lehen saria (600 euro) Luis Uriz Echalecuk eskuratu du, Iruñekoak. Bigarren lekuan (300 euro) José Madrigal Alonso gelditu da, Barañaingoa, eta hirugarrengoan (150 euro), Mikel Etxarte Azkarate, Elkanokoa.

Auzoko konpost onenarendako saria, berriz, guneari aitortza publikoa egitea da eta hondakin organikoen aprobetxamenduaren zirkulua ixteko opari bat. Kategoria honetako lehen postua Sanduzelaiko guneak lortu du (Repáraz Doktorearen kalea, Iruñea), eta saria Miguel Angel Beriáinek jaso du.

Gainera, lehiaketan zenbait ikastetxek parte hartu zutela ikustean, antolatzaileek erabaki zuten ikastetxeetako konpostajerako sari bat ematea. Hain zuzen, Iberoko Isterria Hezkuntza Bereziko Ikastetxeak lortu du –aitortza publikoa egitea izan da saria–, eta Patricia Ardanaz izan da saria hartzen.

Epaimahaia kide hauek eratu dute: Beatriz Martín, Composta en Red (Etxeko eta Auzoko Konpostajerako Tokiko Erakundeen Estatuko Sarea) sareko kidea, David Morales, Vermicaneko kidea, konpostajean espezialista den industria-ingeniaritza, Mikel Manzanos, SCPSAko Ingurumeneko zuzendaria, eta Beatriz Yaben eta Sandra Blázquez, SCPSAko Ingurumeneko teknikariak.

Hautagaitzak baloratzeko, talde tekniko espezialista batek laginak hartu zituen maiatzean konpost-ontzietatik eta hainbat balorazio-prozesu egin zizkien, azken hautaketa finalista bat mugatu eta zehaztu arte, gero epaimahaiak ebaluatu zuena. Guztira, konpostaren 49 lagin bildu ziren: 36 etxekoak, 7 auzokoak eta 6 ikastetxeetakoak.

Sariak banatzeko ekitaldian, David Campión Mankomunitateko lehendakariak gogora ekarri ditu konposta egiteko sistemak dituen abantailak eta gai organikoaren tratamenduak duen garrantzia. Era berean, lehiaketa honetan parte hartu dutenen konpromisoa nabarmendu du.

2020AN, 3.043 TONA HONDAKIN ORGANIKO KUDEATU ZIREN

2020an, nahiz eta urte bitxi eta berezia izan zen, 111 familiak eman zuten izena etxeko konpostajerako programan, eta, beraz, horrek ekarri zuen 3.421 etxebizitza aritzea parte hartzen programa horretan. Denen artean, 2.483 tona hondakin organiko kudeatu zituzten (sukaldeko hondakinak eta baratzeetako eta/edo lorategietako hondakin berdeak).

Auzoko konpostajearen kasuan, 700 etxebizitzak parte hartu zuten konpostajerako 43 gunetan, eta, guztira, 229 tona hondakin kudeatu zituzten. Azkenik, aipatu behar da 795 familiak hondakin organikoen autogestioa egitea aukeratu zutela, beren baliabideen bidez, eta, guztira, 331 tona hondakin kudeatu zituztela. 

Beste albiste batzuk

  • Erakundeak iraunkortasunarekin duen konpromisoa nabarmendu du Campiónek, bere jarduketa guztiak markatzen dituena
  • Parte hartzeko, Mankomunitatearen webgunean izena eman behar da: www.mcp.es
  • Gainera, gaueko zerbitzuaren ordutegia pandemiaren aurreko bera izatera itzuliko da