Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2017/08/04

Edukiontzi berriak, Iruñerrian arropa, oinetakoak eta ehun-materiala biltzeko

Astelehenean hasiko dira 95 edukiontziak kokatzen, eta lehenbizi biztanle gutxien duten herrietan jarriko dira

Heldu den astelehenean, Mankomunitatea edukiontzi berriak jartzen hasiko da, arropa, oinetakoak eta ehun-materialak biltzeko Iruñerrian. 

Zehazki, 95 edukiontzi berri kokatuko dira, 71 herritan (ikusi honekin batera dagoen zerrenda), eta, hartara, 1990az geroztik Emausko Trapuketariek Mankomunitaterako egiten duten atez ateko bilketa osatuko dute.

Edukiontziak kokatzen hurrengo astean hasiko dira Asterainen, Zizur Txikia, Paternain, Cordovilla, Espartza Galar, Ezkirotz, Getze Galar, Subitza eta Ubani. Iruñerriko herri txikietan kokatzen jarraituko da, hurrengo zazpi asteetan, eta gero biztanle kopuru handiagoa duten udalerrietan egingo da. 

571.300 kg arropa bilduta 2016an

Edukiontzi berriak 3.000 litroko edukiera izango du eta aurretik kargatzeko ate bat, fuksia koloreko identifikagarria izango du eta lapurreten kontrako sistema, materiala ateratzea eragozteko. Unitate bakoitzak 635 euroko kostua du, eta, horrenbestez, edukiontzi guztiak kokatzeak 38.735 euro balioko du (gehi BEZa). Hasiera batean, Emausko Trapuketariek edukiontzi hauen bidez bilketa bat egingo dute astean, baina maiztasun hori doitzen joango da, bilketak duen bilakaeraren arabera. 

2016an, atez ateko bilketaren bidez, Emausko Trapuketariek 571.311 kilogramo arropa erabili jaso zituzten. Azken urte hauetako batez bestekoa 514.000 kilogramokoa izan da. Arropa bildu eta gero, trapuketariek ongi dagoen materiala hautatu egiten dute, bigarren eskuko salmentarako erabiltzeko beren azoketan edo handizka. Erabilerarik ez duen arropa garbiketarako zapi bihurtzen dute, hainbat motatakoak egiteko.

Beste albiste batzuk