Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2020/07/10

Burlatako garbigune finkoak ateak zabalduko ditu berriro astelehenetik aurrera, uztailak 13

Gainera, hiru garbigune finkoek (Eroski, E. Leclerc eta Burlatakoa) ohiko ordutegia izango dute, astelehenetik larunbatera, 08:15etik 22:00etara

Hurrengo astelehenetik aurrera, uztailak 13, Burlatako garbigune finkoak berriro ere emango du etxebizitzetako hondakin bereziak biltzeko zerbitzua, koronabirusaren krisiaren ondorioz martxoaren 16an bertako jarduna eten eta gero. Gainera, astelehenetik aurrera, hilak 13, hiru garbigune finkoek (Eroski, E. Leclerc eta Burlatakoa) ohiko ordutegia izango dute, astelehenetik larunbatera, 08:15etik 22:00etara.

Gogora ekarri behar da beste bi garbigune finkoek, Eroskikoak eta E. Leclercekoak, supermerkatu handien jarduerari lotuta egotean, beren ateak apirilaren amaieran zabaldu zituztela, baina ordutegi mugatu batekin. Beste alde batetik, aurreko ekainaren 1ean, berriro hasi zen garbigune mugikor guztiek etxebizitzetako hondakin bereziak Iruñerrian biltzeko ematen duten zerbitzua.

Segurtasun-neurriak garbigune finkoetan

Mankomunitateak neurri batzuk ezarri ditu, eta herritarrek bete egin beharko dituztenak etxeetako hondakin bereziak instalazio horietara eramatean:

–    Garbigunera maskara jantzita joan behar da nahitaez.

 – Zain egon behar izatea gertatzen bada, gune seguru bat egongo da antolatuta eta kudeatuta, garbigunearen kanpoaldean, gehienez ere hiru lagun hartzeko modukoa, eta bertan pertsonen arteko bi metroko gutxieneko distantziari eutsiko diote. Gertatzen bada uneren batean erabiltzaile gehiago dagoela zain, aparkalekuko guneetan edo beren autoen barnean egon beharko dute.

 – Ezin izango da instalazioaren barnealdean sartu, bertako langileek egiteko adierazi arte. Gainera, erabiltzaileak garbigunean sartzea eta bertatik ateratzea ate desberdinetatik egingo da.

– Une oro eutsi beharko zaio garbigunean lan egiten duten pertsonekiko bi metroko segurtasun-distantziari.

– Garbigunera joaten diren herritarrak arduratuko dira hondakinak edukiontzi desberdinetan botatzeaz.

– Irteeran, gel desinfektatzailea egongo da herritarren eskura, eskuak garbitzea errazteko.

Nabarmendu behar da bi garbigune horiek maiz garbitu eta desinfektatuko dituztela Iruñerriko Zerbitzuak, SA sozietateko langileek (SCPSA).

Zer eraman daiteke garbiguneetara?

Etxebizitzetan sortzen diren hondakin bereziak gaika jasotzen dira garbiguneetan, finkoetan eta mugikorretan. Zehazki, produktu hauek eraman daitezke:

•    Margo-produktuak: margo-tuboak eta -poteak, disolbatzaileak, desugertzaileak.

•    Automobilen produktuak: olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak eta beste fluido batzuk.

•    Beste produktu berezi batzuk: fluoreszenteak, olio erabiliak, pilak, aerosolak, argizariak, bernizak eta garbiketako beste produktu batzuk.

•    Etxeko beste hondakin batzuk: etxetresna elektriko txikiak, arropa, zura, jostailuak…

Garrantzitsua da gogora ekartzea tamaina handikoak ez direla biltzen garbiguneetan. Hain zuzen, Emausko Trapuketarien 948 302 898 telefono-zenbakira deituta eska daiteke biltzeko.

230.000 bisita baino gehiago 2019an

2019an, garbigune guztietan (finkoak eta mugikorrak) 231.730 bisita izan ziren, aurreko urteko kopuruekin alderatuta, %5,63 gehiago. Botatze-kopuruari dagokionez, 464.912 izan ziren, hau da, %12,79 gehiago.

Beste albiste batzuk