Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2012/11/07

Auzoko konpostatzea Sarrigurenera iritsi da

Baratze eta lorategietako hondakinak konpost bihurtzeko lau gune berri.

Gaur aurkeztu dira Sarrigurenen auzoko konpostatzea bultzatzeko Eguesko Udalak, Iruñerriko Mankomunitatearekin lankidetzan, udalerri horretan jarri dituen lau guneak. Hain zuzen ere, Garajonai, Errege Bardea eta Playa Grande kaleetan eta Espainia etorbidean daude gune horiek.


Horretarako, arratsaldean hitzordu bat egin da konpostatzeko lau gune horietako bakoitzean, hartara, herritarrak etxetik gertuen dutenera joatea errazteko. Eskualdeko beste herri batzuetan hondakinak murrizteko eta baliabideak aprobetxatzeko jada egiten ardi diren esperientzia honen gaineko informazioa eman dute saio horietako bakoitzean, zalantzak argitu dituzte, esperientziak konpartitu eta parte hartzeko behar den materiala banatu dute. Zehazki, parte-hartzaileei ontzi bat, konpostatzeko poltsak eta konpostatzearen gaineko gidaliburua eman zaizkie.

Era berean, nabarmendu behar da azaroaren 9an, ostirala, prestakuntza saio bat egingo dela Eguesko Udaleko lorezaintza arloko langileentzat, herri horretako industrialdeko instalazioetan.

Hiru urteko esperientzia

Auzoko konpostatzearen esperientzia pilotua 2009ko urriaren erdi aldera hasi zen, eta Iruñerriko sei kontzejuk parte hartu zuten: Badostain, Egues, Labiano, Oteitza Berriobeiti, Subitza eta Olatz-Subitza. Eta, orain bezala, helburua izan zen herri horietako bakoitzeko biztanleek sortutako hondakin organikoak birziklatzea: sukaldekoak edo baratzekoak eta/edo lorategikoak.

Esperientzia pilotu honetan (boluntarioa), parte hartu zuen kontzeju bakoitzak herriaren lursail bat utzi zuen konpostatzeko gunea jartzeko. Gero, gune horietako bakoitzean, Mankomunitateak bi toki egokitu zituen: horietako batean baratze edo lorategietako hondakinak utzi behar ziren; eta bestean konposta egiteko ontziak jarri ziren eta haietara etxeetan sortutako hondakin organikoak bota behar zituzten. Sei kontzeju horietako bakoitzean “master-composter” izeneko bizilagun bat edo bi zeuden, eta, boluntarioki, esperientzia koordinatzeaz eta horri jarraipena egiteaz arduratzen ziren. 

 

Beste albiste batzuk

  • Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea ordeztuko du zerbitzu horrek
  • Jaien ingurunean bildutako hondakinen kantitatea %9,09 handitu da, eta bildutako beiraren kantitatea, %26,59
  • Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela