Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2014/06/24

Auzoko konpostajerako bi gune gehiago Sarrigurenen

130 familia ari dira parte hartzen beren hondakin organikoak orain arte zeuden lau guneetara botatzen.

Gaur aurkeztu dira Sarrigurenen auzoko konpostajerako jarri diren bi gune berriak, eta, hartara, 2012az geroztik dauden laurei gehituta, sei izango dira. Konpostajerako guneak Eguesko Udalak jarri ditu, Iruñerriko Mankomunitatearekin lankidetzan, eta, zehazki, bat Cabárceno kalean egongo da eta bestea Europar Batasunaren etorbidearen eta Nafarroako Erresumaren etorbidearen elkargunean. Gaurtik aurrera esperientzia honekin bat egiten duten familiak duela bi urtetik hona sukaldeko eta lorategiko hondakin organikoak konposta egiteko ontzietara botatzen dituzten 130 familiei gehituko zaizkie.

Gaur arratsaldean egindako aurkezpenean, konpostajerako bi gune horietan elkartu dira, eta helburua izan da bizilagunek argibideak eskuratzea, zalantzak argitzea eta esperientziak konpartitzea. Gainera, Iruñerriko beste herri batzuetan hondakinak murrizteko eta baliabideak aprobetxatzeko egiten den programa honetan parte hartzeko behar diren materialak eman dizkiete Mankomunitateko teknikariek. Izan ere, laguntzeko interesa duten pertsonei ontzi bat eta konpostajea egiteko gidaliburuak eman dizkiete.

16 herri ari dira parte hartzen ekimen honetan

Gogora ekarri behar da auzoko konpostajearen esperientzia pilotua 2009ko urriaren erdi aldera hasi zela, Iruñerriko sei kontzejutan, eta xedea izan zuela herri bakoitzeko herritarren etxeetan sortutako hondakin organikoak birziklatzea (sukaldekoak edo baratzekoak eta/edo lorategikoak). Egun, hamasei herri hauek dira praktika honekin bat egin dutenak: Aizarotz, Añezkar, Añorbe, Arazuri, Egues, Etxauri, Uharte, Labio, Mutiloa, Olatz-Subitza, Oteitza Berriobeiti, Iruñea (Sanduzelai), Sarriguren, Subitza, Taxoare eta Atarrabia.

Esperientzia hau borondatezkoa da, eta egin daiteke parte hartzen duen kontzeju edo udalerri bakoitzak lursail publiko bat uzten duelako konpostajerako gunea kokatzeko. Landaguneetan, gune bakoitzean bi eremu egokitzen dira: bata baratzeetako edo lorategietako hondakinak botatzeko da, eta bestea konpost ontziak kokatzeko eta, hartara, herritarrek etxean sortzen dituzten hondakin organikoak botatzeko. Hiriguneetan, berriz, konpost ontziak eta material egituratzailea duten kaxak jartzen dira (inauste hondakin birrinduak dira material egituratzailea, Mankomunitateak jartzen dituenak), eta, hartara, boluntarioek hondakinak estal ditzakete konpost ontzian. Herri bakoitzean, herritar boluntario bat edo bi (“master-composter” esaten zaie) arduratzen dira koordinazio lanez eta esperientziari jarraipena egiteaz. 

Beste albiste batzuk

  • Jaien ingurunean bildutako hondakinen kantitatea %9,09 handitu da, eta bildutako beiraren kantitatea, %26,59
  • Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela
  • Zazpi billabesa hauek eskuratuta, flota 148 autobusek eratzen dute eta batez besteko adina 6,75 urtekoa da