Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2014/10/31

Auzoko konpostajerako beste gune bat Sanduzelain

Auzoko bigarren gunea da, apirilean lehena inauguratu baitzen

Atzo, osteguna, urriak 30, Sanduzelai auzoan auzoko konpostajerako kokatu den bigarren gunea aurkeztu zen. Lehena, hain zuzen, joan den apirilean jarri zen martxan. Gune berria berdegune batean dago, Sanduzelai ikastetxe publikoaren ondoan, Nafarroa etorbidean.

Inauguratzeko saiora herritar ugari joan zen, eta aukera baliatu zen konposta egiteko prozesuaren gaineko zalantzak argitzeko. Gainera, boluntarioei ontzi bat eman zitzaien, etxean gai organikoak bereizteko, eta bai argibideak kontsultatu ahal izateko liburuxkak ere. Gune berri honetan parte hartzeko, 43 familiak eman dute izena. Apirilean inauguratu zen gunean, Santa Maria Bizenta kalean dagoenean, 132 familia ari dira parte hartzen.

Auzoko konpostajearen esperientzia pilotua 2009ko urriaren erdi aldera hasi zen, Iruñerriko sei kontzejutan, eta xedea izan zuen herri bakoitzeko herritarren etxeetan sortutako hondakin organikoak birziklatzea (sukaldekoak edo baratzekoak eta/edo lorategikoak). Egun, hamasei herri hauek dira praktika honekin bat egin dutenak: Aizarotz, Añezkar, Añorbe, Arazuri, Egues, Etxauri, Uharte, Labio, Mutiloa, Olatz-Subitza, Oteitza Berriobeiti, Iruñea (Sanduzelai eta Mendebaldea), Sarriguren, Subitza, Taxoare eta Atarrabia.

Esperientzia hau borondatezkoa da, eta egin daiteke parte hartzen duen kontzeju edo udalerri bakoitzak lursail publiko bat uzten duelako konpostajerako gunea kokatzeko. Landaguneetan, gune bakoitzean bi eremu egokitzen dira: bata baratzeetako edo lorategietako hondakinak botatzeko da, eta bestea konpost ontziak kokatzeko eta, hartara, herritarrek etxean sortzen dituzten hondakin organikoak botatzeko. Hiriguneetan, berriz, konpost ontziak eta material egituratzailea duten kaxak jartzen dira (inauste hondakin birrinduak dira material egituratzailea, Mankomunitateak jartzen dituenak), eta, hartara, boluntarioek hondakinak estal ditzakete konpost ontzian. Herri bakoitzean, herritar boluntario bat edo bi (“master-composter” esaten zaie) arduratzen dira koordinazio lanez eta esperientziari jarraipena egiteaz. 

 

Beste albiste batzuk

  • Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea ordeztuko du zerbitzu horrek
  • Jaien ingurunean bildutako hondakinen kantitatea %9,09 handitu da, eta bildutako beiraren kantitatea, %26,59
  • Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela