Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2013/11/08

Astelehenean, hilak 11, hasiko da bosgarren edukiontziaren bidez gai organikoak biltzea Barañainen

Proiektua hasita badago ere, aukera izango da izena ematen jarraitzeko, webgune honetan, herritarrei arreta egiteko telefono zenbakian edo, azaroaren 25a bitartean, Merkatal Hiribideko informazio gunean.

Astelehenean, azaroak 11, hasiko da gai organikoak gaika biltzea Barañainen ‘bosgarren edukiontzia’ izenekoaren bidez. Horretarako, igandetik astelehenerako gauean Iruñerriko Mankomunitateak edukiontzi berriak instalatuko ditu herri horretako 78 gunetan (dauden bilketa gune guztiak, industrialdekoak izan ezik). Jakina den moduan, esperientzia horren helburua da Iruñerriko Mankomunitatearen esparruan gai organikoen bilketa bereizirako behin betiko proiektua zehazteko behar diren informazioa eta irizpideak lortzea.

Programa pilotu honetan, hasiera batean, familia boluntarioek parte hartuko dute, baina gogorarazi behar da gai organikoak berreskuratzea legeriak ezarritako erantzukizuna dela. Esperientzia honen xedea da kalitate oneko gai organikoak botatzea, desegokiak diren materialak bota gabe, berariazko edukiontzi marroi batera. Edukiontzi berri horren izena “Gai organikoak” izango da, eta proiektuan parte hartzeko interesa azaldu duten herritarrek baino ezingo dute ireki, giltza bat eman baitzaie horretarako.

Era berean, “gainerakoen” frakzioa (gai organikoak ez diren materialak eta lehen edukiontzi berdera botatzen zirenak) edukiontzi berdera bota beharko da. Edukiontzi berde horretan “Gainerakoak” izena jarriko du.

Hainbat bide izena ematen jarraitzeko  

Gaur arte Barañaingo 2.921 familiak eman dute izena astelehenean abiaraziko den gaikako bilketarako programa honetan parte hartzeko. Dena den, oraindik ere badago izena emateko aukera. Horretarako hainbat bide jarri dira: Mankomunitateak herritarrei arreta egiteko daukan telefonoa (948 42 32 42), webgune honetan egokitutako atala eta Barañaingo Merkatal Hiribidearen 4.ean egokitu den informazio gunea (azaroaren 25a arte egongo da irekita). Izena eman eta handik egun batzuetara, teknikari batek bisita egingo die herritarrei. Edukiontzia irekitzeko behar den giltza, berariazko ontzi bat eta informazioa emateko materiala emango die.

Beste albiste batzuk

  • Lauhilekoaren amaieran ordainduko litzateke itxialdiak ukitutako egunei dagokien fakturaren zatia
  • COVID-19aren aurka egiteko Nafarroako Gobernuak agindutako neurrien artean ezarrita dago Hiri Garraioan gehieneko edukiera %50ekoa izango...
  • Kostuak ordaintzera zigortu du alderdi demandatua, Nafarroako Kontratuen Administrazio Auzitegia