Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2018/11/07

Aspapelen Paperezko Txori Urdina Gongorako Zentroko heziketa-ikasgelara iritsi da

Mankomunitateak aitortza izan du 2017ko kanpainan bilketan egin zuen kudeaketarengatik

Aspapelen Paperezko Txori Urdina Iruñerrira iritsi da aste honetan, Mankomunitateari aitortza egiteko, bigarren urtez jarraian, paper eta kartoi bilketan egiten duen kudeaketa onarengatik.

2017an paper eta kartoi bilketa bikaintasunez kudeatzeagatik joan den martxoan saritu zituzten toki erakundeetara iristen ari da Paperezko Txori Urdina azken hilabeteetan. Hartara, Aspapelek elkarlana eskertu nahi die Iruñerriko biztanleei eta birziklapenean parte hartzen jarraitzera animatu nahi ditu, haien inplikazioa giltzarria izan baita sari ohoregarri hau lortzeko. 

Zehazki, paperezko hiru txori urdinek irudikatzen duten aitortza handiena jaso zuten hamahiru erakundeetako bat izan zen Iruñerriko Mankomunitatea. Hain zuzne, sari ohoregarri handiena eskuratu duten beste hamabi erakundeak hauek izan dira: Lleida, Fuenlabrada, Logroño, Burgos, Ciudad Real, León eta Soriako udalak, Concello da Coruña, Consell Comarcal de l´Alt Empordà, Consorcio Agrupación Nº1 Huesca eta GRHUSA, Consorci de Residus i Energia de Menorca, eta Mancomunidad de Municipios de la Costa del Sol Occidental izenekoa.

Oraingo honetan, paperezko txoria Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroan dagoen heziketa-ikasgelara iritsi da. Han, harrera egin diote Ingurumen Heziketako Programaren arduradun Carmen Villanuevak eta heziketa jardueren koordinatzaile Mar Garcíak.  

Nabarmendu behar da Mankomunitateak heziketa-arloko eskaintza garrantzitsua egiten diela Iruñerriko ikastetxeei duela hogeita hamar urtetik. Hartara, joan den ikasturtean, 2017-2018 ikasturtean, 47.433 ikasle izan ziren proposatutako jardueretakoren batean parte hartu zutenak.  

Hemendik aurrera, Paperezko Txori Urdinak gogoraraziko die Gongorako zentrora bisitan joaten diren ikasleei zeinen garrantzitsua den paper eta kartoi bilketa. Iruñerrian 3.998 edukiontzi daude banatuta bilketa horretarako, eta Iruñeko Alde Zaharrean bilketa pneumatikoko 36 buzoi daude. Gainera, sistema osatzeko, atez ateko bilketa egiten da, Iruñeko Alde Zaharreko saltoki guztien esku egoten dena eta astelehenetik larunbatera gauzatzen dena. 2017an, 16.384 tona paper eta kartoi berreskuratu ziren Iruñerrian, eta hori 2016an baino %1,25 gehiago izan zen.

Inplikazioa eta etengabeko hobekuntza

Paperezko Txori Urdinen programa 50.000 biztanle baino gehiagoko udalerriei edo udalerrien elkarteei zuzenduta dago. Aurten saritutakoen artean, hartara, hamahiru autonomia erkidegotako oso tamaina desberdinetako udalerriak daude.

Aniztasunak –saria eskuratu duten erakundeen izendatzaile komuna– erakusten du, udala izan edo mankomunitatea izan, inplikazioarekin, lankidetzarekin eta etengabeko hobekuntzarekin bikaintasuna eta kalitateko birziklapena lor litekeela.

Aspapel elkarteko kideek adierazten duten moduan, bildutako materialaren kalitatea da eta izango da paperaren eta kartoiaren ekonomia zirkularraren erronka handia hurrengo urteetan. Bilketa-sistemek egokituta egon behar dute hondakinen fluxu desberdinetara, ahalik eta kantitate handiena berreskuratzeko eta benetako birziklapenerako beharrezkoak diren kalitate-baldintzekin egiteko. 

Bestalde, nabarmendu behar da 2017an Mankomunitateak egin zuen gogobetetasun-azterlanean, egindako azkenekoan, etxebizitzen %88k adierazi zutela paper eta kartoi bilketa ona edo oso ona dela. Negozioen eta enpresen kasuan, balorazio on hori kontsulta egindako erakundeen %85ek eman zuten.

Beste albiste batzuk

  • 21 hirirako garraio publikoaren gaineko txosten bat da eta, bertan, Iruñeak lehendabiziko postua partekatzen du Bilborekin eta Logroñorekin...
  • Aurreikusita dago hurrengo egunetan gaizki dauden 17 makal moztea, erortzeko arriskua dutelako
  • Ahalmen handiko sare bat (sare nagusia) eta linea osagarrien sare bat edukiko lituzke zerbitzuak