Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2018/03/15

ASPAPEL elkarteak emandako paperezko hiru txori urdinak jaso ditu Mankomunitateak bigarren urtez

La Mancomunidad ha obtenido el máximo reconocimiento por la recogida de papel y cartón por segundo año consecutivo

Gaur, Madrilen, 2018ko Paperezko Txori Urdinak emateko ekitaldia egin da, ASPAPEL elkarteak (Ore, Paper eta Kartoi Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea) tokiko erakundeei aitortzen dien ezagutza, aurreko urtean paper eta kartoi bilketa bereizia kudeatzean bikaintasunez aritzeagatik.

2017ko kanpainan bilketan egindako kudeaketarengatik gehieneko esker-ona jaso du Mankomunitateak bigarren urtez. MAPAMA (Nekazaritza eta Arrantza, Elikagaia eta Ingurune Ministerioa) Madrilgo Sustapen Jauregian egindako sari banaketan 36 erakunde saridunak egon dira eta haietatik hamahiruk ezagutza gorena jaso dute, paperezko hiru txori urdinek irudikatua. Hamahiru horietako bat Iruñerriko Mankomunitatea izan da, eta ezagutza gorena jaso duten beste hamabiak hauek izan dira: Coruña, Lleida, Fuenlabrada eta Logroño, Ciudad Real, León, Burgos eta Soriako udalak, Consell Comarcal de l´Alt Empordà, Consorci de Residus i Energia de Menorca, Huesca eta GRHUSA 1 Zk Elkartzearen Partzuergoa eta Mendebaldeko Costa del Soleko Udaletako Mankomunitatea.

María García Rodríguez Estatuko Ingurume Idazkariak eta Enrique Isidro Rincón ASPAPEL elkarteko lehendakariak banatu dituzte sariak eta Mankomunitateari zegokiona Ezekiel Martin Muxika MCP-Servicios de la Comarca de Pamplona SA kudeatzeko elkarteko Administrazio Kontseiluko lehendakariordeak jaso du.

2017ko kanpainan izandako bikaintasun maila balioztatu du elkarteak, eta, lortutako balioespenaren arabera, paperezko txori urdin bat, bi edo hiru eman ditu. ASPAPELek azpimarratu dituen alderdien hobekuntzak hauek dira: edukiontzien hornidura handiagoa izatea, edukiontzien kokapena, horniduraren berrikuntza eta erakunde publikoen webguneen bitartez herritarrei ematen zaien bildutako papera eta kartoiaren nora doazenei buruzko informazioaren gardentasuna. Horrez gain, elkarteak papera eta kartoiaren ekonomia zirkularra helburu nagusia finkatu du.

Mankomunitateak egiten duen paper eta kartoi bilketarako 3998 edukiontzi daude Iruñerrian banatuta, eta 36 buzoi bilketa neumatikorako, Iruñeko Alde Zaharrean. Sistema hori osatzeko, atez ateko bilketa egiten da: Alde Zaharreko saltoki guztien eskura dago eta astelehenetik larunbatera egiten da. 2017an, Iruñerrian, 16.384 tona paper eta kartoi berreskuratu ziren. Hori, 2016 urtearekin konparatua, %1,25 baino gehiagoko berreskurapena da. 

Nabarmendu behar da Mankomunitateak egindako azken gogobetetasun azterlanean, 2017an, etxebizitzen %88k adierazi zutela paper eta kartoi bilketa ona edo oso ona dela. Eta negozioen eta enpresen kasuan, balorazio positibo hori kontsulta egindako erakundeen %85k egin zuten.

Beste albiste batzuk

  • Larunbata honetan Atarrabiako San Andres Errotako taberna berrirekiko da eta hango terrazan kontzertuak egingo dira asteburuero
  • Bihar, osteguna, Uraren Mundu Eguna izango da, “Erantzuna naturan dago” lelopean
  • Nahi duten bezeroek beraien janari soberakinak eramateko eskatzeko aukera izango dute Iruñeko 44 jatetxetan eta Mutiloako beste batean