Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2017/09/20

Aldapako San Fermin jaietan hondakinak biltzeko zerbitzu berezia

Ostegunean, hilak 21, bilketa pneumatikoko buzoiak kenduko dira Navarreríako plazan, eta 25ean, astelehena, kokatuko dira berriz

Aldapako San Fermin jaiak direla-eta, 22a eta 24a artean, ostiraletik igandera, egingo diren ekitaldiak ongi garatzea errazteko, Iruñerriko Mankomunitateak, beste urte batez, hondakinak biltzeko zerbitzu berezia jarriko du martxan.

Hartara, ostegunean, hilak 21, bilketa pneumatikoko buzoiak kenduko dira Navarreríako plazan, eta 25ean, astelehena, kokatuko dira berriz. Jaiek irauten duten bitartean, bizilagunek gertuen dituzten buzoietara eraman beharko dituzte hondakinak, Aldapa kalean, Navarrería eta Curia kaleen arteko elkargunean, eta Navarrería kalearen 35.ean, Katedralaren ondoan. 

Atez ateko bilketa, saltokietarako

Beste alde batetik, beste urte batzuetan ez bezala, ez dira edukiontziak kokatuko Navarreríako plazan eta atez ateko hondakin bilketarako zerbitzu berezia jarriko da abian saltokietarako, ohiko zerbitzua indartuko duena. 

Ostegunetik igandera, 21a eta 24a artean, hondakinen frakzio desberdinak saltoki bakoitzaren atean utzi beharko dira, eta bilketa zerbitzuek egunean bitan jasoko dituzte, ordutegi hauen arabera:

  • Ontziak: poltsa horietan, 07:00etan eta 15:30ean.
  • Gainerakoa edo errefusa: ongi itxitako poltsetan, 07:00etan eta 15:30ean.
  • Papera eta kartoia: tolestuta eta pilatuta, 07:00etan eta 15:30ean.
  • Gai organikoak: ontzi marroian, 15:30ean eta 23:00etan.
  • Beira: ohiko ontzian. Ostegun eta ostiralean, 15:30ean; eta larunbat eta igandean, 07:00etan eta 15:30ean.

Hondakinak beste ordutegi batzuetan bota behar badira, merkatariek alboko kaleetako buzoiak erabili ahal izango dituzte. Kasu horretan, Mankomunitateak nabarmendu nahi du garrantzitsua dela poltsak ongi ixtea, dagokien buzoietan botatzea eta lurrean ez uztea. 

Bilketa honi buruzko edozein zalantza argitzeko, IMren 948 423 193 telefono zenbakira deitu daiteke. Aste honetan, Mankomunitateak gutunak bidali dizkie bizilagunei eta merkatariei, bilketako zerbitzu berezi honi buruzko argibide guztiak emateko.

Beste albiste batzuk