Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2013/06/21

255 familia etxean konposta egiten hasi dira Mankomunitateak antolatutako azken kanpainaren ondorioz

Mankomunitatearen kudeaketa eremuaren barnean 1.800 familiak baino gehiagok egiten dute konposta sukaldeko, lorategiko edo baratzeko hondakinak baliatuta.

255 familia etxean konposta egiten hasi dira boluntarioentzat antolatutako etxeko konpostajerako zortzigarren kanpainaren ondorioz. Iruñerriko Mankomunitateak hiri hondakinak kudeatzen dituen eremuaren barnean bizi dira boluntario horiek, eta helburua da etxean bertan egitea konposta hondakin organikoak baliatuta. Une honetatik aurrera 884 lagun hasiko dira konposta egiten, 30 udalerritakoak. Horien artean nabarmendu behar dira Egues (36 familia), Iruñea (30 familia) eta Berriobeiti (20 familia). Gogorarazi behar da, kanpaina hauetan parte hartzeko, boluntarioek gutxienez 50 metro koadroko lorategia edo baratzea eduki behar dutela ohiko etxebizitzan. 

Boluntario horiek lehenbizi prestakuntza hartzeko saio batzuetan parte hartu dute. Maiatzean eta ekaineko lehen egunetan egin ziren, San Andres Errotan eta Arazuriko Hondakin Uren Araztegian. Hain zuzen, konpostatzeko prozesuaren gaineko azalpenak eman zitzaizkien, aurreko kanpainetan parte hartu dutenen esperientziak entzun zituzten eta konpostatzeko ontzi bana eman zitzaien.

2006. urteaz geroztik ari da Mankomunitatea etxeko konpostajea bultzatzeko kanpainak egiten, Ingurumen Ministerioarekin lankidetzan egin zuen esperientzia pilotu baten ondotik. Mankomunitatearen kudeaketa eremuaren barnean 1.800 familia baino gehiago ari dira sukaldeko, lorategiko edo baratzeko hondakinak konpostatzen. Kalkulatzen da familia horietako bakoitzak batez beste sukaldeko hondakinen 250 kilogramo birziklatzen dituela etxean urtean, eta, beraz, denen artean, 450 tona hondakin biodegradagarri.

Beste albiste batzuk

  • Mantentzeko eta garbitzeko premiazko zereginen ardura izaten jarraitzen du IMk.
  • Iruñerrian konposta egiten duten pertsona guztiek parte har zezaketen lehiaketan
  • Azpiegiturak milioi bat euroko aurrekontua izan du, eta NILSA sozietate publikoak finantzatu du