Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2019/02/07

2017ko kanpainan bilketan egindako kudeaketarengatik ezagutza gorena jaso du Mankomunitateak

Berrogei erakundetatik hemeretzik ASPAPEL elkarteak emandako paperezko hiru txori urdinak jaso dituzte

Gaur, Paperezko Txori Urdinak emateko ekitaldia egin da Madrilen, ASPAPEL elkarteak (Ore, Paper eta Kartoi Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea) tokiko erakundeei aitortzen dien ezagutza, aurreko urtean paper eta kartoi bilketa bereizia kudeatzean bikain aritzeagatik.

2017ko kanpainan bilketan egindako kudeaketarengatik esker-ona jaso du Mankomunitateak hirugarren urtez. Madrilgo Rafael del Pino Auditoriumean egindako sari banaketan Trantsizio Ekologikoko ministro Teresa Riberak eta Jordi Mercader ASPAPEL elkarteko lehendakariak banatu dituzte sariak. Emanaldian saritutako 40 erakunde izan dira, eta haietatik hemeretzik ezagutza gorena jaso dute, paperezko hiru txori urdinek irudikatua. Hemeretzi horietako bat Iruñerriko Mankomunitatea izan da, eta ezagutza gorena jaso duten beste hemezortziak hauek izan dira: Barcelona, Lleida, Sant Boi de Llobregat, Bilbo, Burgos, Cádiz, Ciudad Real, Fuenlabrada, Getafe eta LYMA, León, Logroño, Soria,  Vitoria-Gasteizeko udalak, Consell Comarcal de l'Alt Empordà, Consorci de Residus i Energia de Menorca, Huesca eta GRHUSA 1 Zk Elkartzearen Partzuergoa, Mendebaldeko Costa del Soleko Udaletako Mankomunitatea eta San markos Mankomunitatea.

Berta Arizkunek,  Burlatako alkateak MCP-Servicios de la Comarca de Pamplona SA kudeatzeko elkarteko Administrazio Kontseiluko kideak jaso du Mankomunitateari dagokion saria.

2017ko kanpainan izandako bikaintasun maila balioztatu du ASPAPELek, eta, lortutako balioespenaren arabera, paperezko txori urdin bat, bi edo hiru eman ditu. ASPAPELen esanetan hurrengo urteetan papera eta kartoiaren ekonomia zirkularraren erronka nagusia bildutako gaiaren kalitatea izango da. Bilketa sistemek hondakinen hainbat iturritara egokituak izan beharko dute ahalik eta kopuru handiena errekuperatzeko eta birziklapen ona baino hobeagoa bermatzeko.

Mankomunitateak egiten duen paper- eta kartoi-bilketarako 3.717 edukiontzi daude Iruñerrian, eta 36 buzoi bilketa pneumatikorako, Iruñeko Alde Zaharrean. Sistema hori osatzeko, atez ateko bilketa egiten da: Alde Zaharreko saltoki guztien eskura dago eta astelehenetik larunbatera egiten da. ASPAPELek emandako datuen arabera, 2017an, Iruñerrian berreskuratutako paperaren eta kartoiaren batez bestekoa 44,9 kilogramokoa izan zen biztanleko eta urteko, eta kopuru hori Nafarroan erregistratutako batez bestekoa (39,8 kg) eta nazioko batez bestekoa (17,6 kg) baino askoz handiagoa da.

Nabarmendu behar da Mankomunitateak egindako azken gogobetetasun azterlanean, 2017an, etxebizitzen %88k adierazi zutela paper eta kartoi bilketa ona edo oso ona dela. Eta negozioen eta enpresen kasuan, balorazio positibo hori kontsulta egindako erakundeen %85ek egin zuten.

 

Beste albiste batzuk

  • Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea ordeztuko du zerbitzu horrek
  • Jaien ingurunean bildutako hondakinen kantitatea %9,09 handitu da, eta bildutako beiraren kantitatea, %26,59
  • Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela