Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Hondakinak
2015/05/07

120 familiak parte hartuko dute etxean konposta egiteko hamargarren kanpainan

Informazioa egiteko jardunaldiak maiatzaren 8an eta 9an egingo dira, ostirala eta larunbata, Atarrabiako San Andres Errotan

Etxean konposta egiteko hamargarren kanpainan izena emateko epea joan den astelehenean amaitu zen, eta, beraz, Mankomunitateak hiri hondakinak kudeatzeko daukan esparruan bizi diren eta hondakin organikoak beren etxeetan konpost bihurtu nahi dituzten 120 familiak parte hartuko dute.

Kanpaina horretan parte hartzeko beste baldintza batzuk dira boluntarioen etxebizitzek ohiko bizileku izan behar dutela eta, gutxienez, 50 metro koadroko lorategi edo baratze bat eduki behar dutela hartan. 

Aurreko ekitaldietan bezala, prestakuntza emateko jardunaldi batzuk egingo dira izena eman duten familientzat. Maiatzaren 8an eta 9an egingo dira, ostirala eta larunbata, San Andres Errotan, eta, gainera, hondakinak ongi eta egoki kudeatzeko behar duten material guztia emango zaie.

Hamargarren kanpaina hau abiarazi dela-eta, Mankomunitateak berriro eskatu die laguntza Iruñerriko udalei, etxean konposta egiteak dituen ingurumen eta ekonomia abantailak zabaltzeko. Informazioa emateko kartelak ere bidali dizkie, eraikin publikoetan, oholetan eta beste euskarri batzuetan jar ditzaten, herritarrek ikusteko.

Aurtengo kanpaina honekin bat egin duten 120 familiak kontuan hartuta, 2.100 familia baino gehiago dira sukaldeko hondakinak konpost bihurtzen dituztenak Mankomunitatearen kudeaketa esparruan. Batez beste familia horietako bakoitzak urtean sukaldeko hondakinen 230 kilogramo birziklatzen dituela jotzen da, eta, beraz, guztira 483 tona urtean. 

ETXEAN KONPOSTA EGITEAREN ALDE ONAK

Konpostatzen denean hondakin organikoei deskonposatze aerobio kontrolatuko prozesu bat egiten zaie, eta prozesu horren ondorioz, substantzia organiko aberatsa lortzen da, mea, elikagai eta mikroorganismo asko dituena: konposta. Naturan humusa sortzen duen deskonposatze prozesuaren bertsio azeleratua da. Humusa, hain zuzen, lurzoruen kalitatearen arduraduna da, eskaintzen dituen propietateei esker: elikagaien aberastasuna, argia  eta hezetasuna egoki xurgatzea, aireztatzea eta drainatzea.

Konposta hiru modutara egin daiteke: industrialki, taldeka eta bakarka. Industriala konpostatzeko plantetan egiten duten konpostari dagokio. Taldekakoa da ikastetxeetan edo lorategietan egiten dena, gune komun bat konpartitzen duten herritarren artean –kasu honetan Iruñerriko 17 herritan egiten da jada–. Eta bakarkakoa da etxean egiten dena, sukaldean eta lorategian sortutako hondakinen kantitate txiki bat erabilita. Ez du garraiatzeko kosturik eta ez da tresna konplexurik behar. Gainera, egiten den konposta berehala erabil daiteke.

Etxean konposta egitea praktika erosoa eta ekologikoa da: hondakin organikoen pisua eta bolumena murrizten du, kalitate bikaineko ongarri naturala da, ongarri kimikoak ordezkatzeko egokia, eta ziklo naturala amaitzen du, landareetarako elikagaiak berreskuratuta.

 

Beste albiste batzuk

  • Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea ordeztuko du zerbitzu horrek
  • Jaien ingurunean bildutako hondakinen kantitatea %9,09 handitu da, eta bildutako beiraren kantitatea, %26,59
  • Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela