Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Taxi-zerbitzua Iruñeko aireportura

RSS

Tabs

Deskribapena

2019ko abuztuaren 1etik aurrera, Iruñerriko Mankomunitateak joan-etorriko garraio-zerbitzu publikoa jarriko du abian Sarasate pasealekutik Iruñeko aireporturaino. Taxi bidez emango da, ordutegi finkoa izango du eta erreserba egin beharko da aurretik.

Zerbitzu berri honek Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea izeneko linea erregularra ordeztuko du.

 

BIDAIAK PREZIO BAKARRA IZANGO DU

Prezioa 0,70 € izango da pertsonako / ibilbideko.
EHGaren txartelarekin ordaindutako billabesa-bidaia baten prezio bera da.
5 urtetik beherakoak ordaintzetik salbuetsita egongo dira, eta lagunduta bidaiatu beharko dute.
Eskudirutan ordaindu beharko da beti.
Ez da onartuko 20 eurotik gorako billeterik.

ORDUTEGIAK / JOATEKO BIDAIA:

Abiatzeko geraleku bakarra: Sarasate pasealekua, 1 (taxien geralekua)

5:30 / 7:30 / 8:30 / 9:30 /
10:30 / 11:30 / 12:30 / 13:30 /
14:30 / 15:30 / 16:30 / 17:30 /
18:30 / 19:30 / 20:30 / 21:30

Helmugako geralekua: aireportua (taxien geralekua)

 

ORDUTEGIAK / ITZULTZEKO BIDAIA:

Abiatzeko geralekua: aireportua (taxien geralekua)

10:00 / 11:00 / 12:00 / 13:00 /
14:00 / 15:00 / 16:00 / 17:00 /
18:00 /19:00 / 20:00 / 21:00 /
22:00 / 23:00 / 24:00

Helmugako geralekuak:

  • Zaragozako etorbidea, 61 (Zidacos Errekaren eta Urederra Errekaren kaleen artean)
  • Zaragozako etorbidea, 1 (Vianako Printzearen plazaren ondoan)
  • Sarasate pasealekua, 1 (taxien geralekua)
Informazio horrek balio izan dizu?